Izeba oporretan egon da… eta liburu hau oparitu dit!

Imagen

Ilobarentzako opari baten bila ibili naiz eta Gasteizko liburu-denda baten apaletan umeentzako liburu hauek aurkitu ditut (hurrengo batean argazki hobea aterako dut, argi gehiagorekin :-)).

Aurreko postaren galderak jarriko ditut hemen:

*Liburu horietako bat erosiko zenuke ume bati oparitzeko? Alabari, beste neska bati? Semeari, mutila den ezagun bati? (Bestalde, ze mutilek onartuko lizuke oparia, “para niñas” hori irakurri ezkero?).

(Bekatuz libre dagoenak lehenengo harria bota dezala. Ez naiz ni izango, badaezpada).

*Aizu, eta ze demontre egiten duzu, guraso feminista zaren aldetik, zure alabari honelako zerbait oparitzen diotenean? Ein?

(Aholkuak gustura onartzen dira).

Liburu-dendaren alboko apalean beheko liburuak aurkitu ditut. Arreta jarri eskuinaldean dagoen El gran libro de dibujar, colorear y garabatear para niños alean. Konparatu, atsegin bazaizu, aurreko irudian eskuinaldean dagoen El gran libro de dibujar, colorear y garabatear para niñas alearekin.

Koloreez gain, erreparatu azalean dauden aurpegitxoei: neskentzako liburuan aho irribarretsu ugari agertzen dira; mutilentzako liburuan, berriz, hortz zorrotzak dauzkaten hainbat aho. (Ezkerraldean dagoen piraten liburuan bezala, bestalde).

Eta azaleko irudiak: neskentzako liburuan tximeleta, izarra, loreak, hostoak, txoria, katagorria, untxia, katua, hodeia, bihotzak, aingerutxoa…; mutilentzako liburuan mamua, gorila, autoak, pirata, robota, dinosauroa, etxe-orratzak, munstroak, engranajeak…

ARGSSSSS…

Imagen

Gero esango digute biologian eta hormonetan dagoela gakoa, alegia, “mutilen energia eta erasokortasuna” eta “nesken lasaitasuna eta goxotasuna” haien naturarekin daudela lotuta, umeak fabrikatik horrela datozela… Nazkatuta nago berriro modan jartzen ari den biologismoaz. Umeak bizi diren munduak eta nagusiok uneoro egiten dugunak haiengan eraginik ez baleukate bezala. Bada, kar kar kar; edo gure etxeko txikiek esaten duten bezala, “napur” eta “naleher” (“me parto” y “me troncho”).

Hezkuntza estetikoa ere bada, noski. Genero bakoitzari zer dagokion txikitatik irakasten duena, ze kolore, ze irudi, ze imajinario… Horrek guztiak segida izango du arropan, gelen dekorazioan, jostailuetan…

(Honako sail honetarako: “Nik berdin hezten ditut; ez dakit nola atera zaizkidan horren desberdinak” ;-)).

(Sail honetarako ere balio dezakete: “Zer demontre den generoaren transmisioa? Ba hauxe!”  ;-)).

About these ads
Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Izeba oporretan egon da… eta liburu hau oparitu dit!

  1. Ana I. Morales dijo:

    Ni guztiz bat zurekin eta, nola ez, lagun nauzu zure saminean.
    Halako opariekin zer egin? Nik neuk halakoak jaso ditudanean umearentzat (nik mutikoa daukat, orain 13 urte ditu) ez dizkiot umeari eman, ezkutatu egin ditut. Berari zuzenean eman badizkiote, berriz, azaldu diot zergatik ez zaizkidan gustatzen, eta saiatu naiz berarekin batera dekonstrukzioa egiten, eta tuneatzen. Eta oparia egin duen nagusiari dagokionez… ba, ez da jarrerarik gomendagarriena, baina, oparia jaso, irribarre kortesiazkoa, eta ez diot ezer gehiago esan. Lagun hurbila bada, ez litzaioke burutik pasatuko halakorik ematea, eta, urruneko ezaguna bada, ba, “zertarako nekatu?” izan da nire jarrera (erosoa eta derrotista, badakit).
    Nire semeak lehen hezkuntza osoa pasatu zuen lorez eta tximeletaz apaindutako motxila batekin. Sekulakoak entzun behar izan ei zituen (nik gerora jakin ditudanak, eta negar anpuluren bat atera didatenak), baina tipo gogorra da, alajaina. Eta garatu ditu argudioak, ez pentsa. Esaterako: “Ah, marikoia naiz motxila loreduna daukadalako, baina bainujantzian azalora tamainako lorreak eraman behar ditut guaia izateko, ezta?”. Orain DBHn dago eta bizitza gero eta gogorra zaio genero estereotipoei aurre egiteko, ta batzuetan txarto pasatzen dut, baina, aizu, harro ere banago. “Zer zara, marikoia?” esan zioten behinola. “Ba oraindik ez dakit”, erantzun zuen. Ni ni harro nago (kezkaz akabatua ez nagoenean…).
    Gogorrena badakizu zer egiten zaidan? Hezitzaileak izatea estereotipo hauen birusaren portadoreak. Gorputz hezkuntzako irakaslea mutikoen aldageletan sartzea eta esatea: “benga, nork dauka handiena?” eta halakoak. Horrek bor-bor jartzen dit odola.
    Enfin, eutsi diezaiogun.
    Mila esker, Amelia, generoaren eraikuntzaren eguneroko xehetasun txiki eta nongurapresente hauek azaleratzeagatik (odola borbor jartzen didan beste gauza bat da zuk aipatutako biologismo berrindartu hau…).

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s