Lagun feminista baten opariak nire alabentzat

Ai ai ai aiiii…

Asko maite dudan lagun feminista batek nire alabei opari batzuk egin dizkie Gabonetan (errege magoen izenean). Xaboi txikien ondoan azazkal margo pare bana zegoen. Tira, duela bi urte makillaje ekipo oso bana oparitu zien.

Feministak ez diren lagunen eta senideen opariei buruz, ez dugu hitz egingo ere…

Betiko galderak: lagun horrek gauza bera oparituko zien bi mutil izan balira?… Zerbait esango diot nire lagunari (behingoz… eta ziur aski beranduegi)? Utziko diet alabei azazkalak kalera eta eskolara pintatuta eramaten? Alaben ordez, semeak banitu, ez nuke gaia dezente lasaiago hartuko eta pintatzen utziko?

Elebidunaren estresaz irakurri dut gaur goizean. Ama feministaren estresaz ere badago zer esanik. Feministak ez diren amak gutxiago estresatuko dira, ezta? Beno, orduan hobe apur bat estresatzea…

(Lorea Agirrerekin ados: “altxorra VS motxila” dikotomian, altxorra).

Esta entrada fue publicada en anitzak. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s