Eskoteak. Emakumeok bero gehiago sentitzen al dugu?

Edo, adibidez, zergatik mutilen kamisetek lepo borobil txikia daukate eta nesken kamisetek askoz eskote handiagoa? (Orokorrean, esan nahi dut). Eta ez naiz udako arropaz hitz egiten ari, e?

Galdera politak izan zitezkeen Leire Narbaizarentzat!

Tira, fakultatean generoaren inguruko eskoletan galdera tonto hauek botatzen ditudanean ikasleek barre egiten dute, noski. Generoak -emakumea eta gizona- gure gizartean nola eraikitzen diren aztertzen dugu; genero bakoitzarekin lotuta, hainbat konbentzio aztertzeko bidea irekitzen dute galderok.

Gaur bi promozio bideo hauekin egin dut topo eta elkarrizketatuen arropan fijatu naiz (nekez esan dezaket zertaz hitz egiten duten biek, egia esan). Horra hor Beatriz eta Celso: alde galanta haien eskoteen artean, alajaina!

Beatriz

Celso

Galdera majua: nola jantzi lanera joateko?

Emakumeon artean gero eta zabalduago dago “sexy” (alegia, gure gizarte heteronormatibizatuan gizon heterosexualentzat erakargarri) agertzeko premia. Momentu oro, toki oro. Baita institutuan (eta are eskolan) ere, baita unibertsitatean ere, baita lanean ere… Eta, gure kulturan, emakumeentzat eraiki den sexy izateko modu nabarmen bat paparra erakustea da. Tenperatura, erosotasuna eta beste faktore batzuen gainetik…

Azken urteotan askatasunean irabazi beharrean, merkatuaren arauetara moldatzeko presioa areagotu da argi eta garbi emakumeentzat. Itxuraren zainketaren presio itzel hori patriarkatuaren estrategia ezin eraginkorragoa da emakumeen menpekotasuna mantentzeko. Izan ere, zelako lanak hartzen dituzten batzuek, redio.

Celsoren janzkera erabat konbentzionala da, argi dago –gorbatak, adibidez, ez du inolako funtziorik, sinbolikoa ez bada-, eta ez dirudi oso erosoa, baina eztarria eta birikak babestuago daramatza mutilak. Ez zait iruditzen, bestalde, bere janzkerak sexy (alegia, emakume heterosexualentzat erakargarri) agertzeko premiari erantzuten dionik. Diot nik…

Tira, aurreko bi elkarrizketekin lotuta, beste galdera tonto batzuk:

-(Matematika ariketa): Beatriz eta Celso ikusita, zein tenperatura egiten du bulego horretan?

Edo, nahiago baduzue:

-Demagun X tenperatura egiten duela bulego horretan. Zein dago desegoki jantzita, Celso ala Beatriz?

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s