Bideoklipak: luxuzko prostituta VS luxuzko trafikantea. (Edo Britney Spearsen azkeneko abestia: KING vs BITCH)

Etxeko gaztetxoak esaten dit lagunekin Britney Spearsen azkeneko bideoklipa ikusi duela, abestia oso ondo dagoela. Scream and Shout da; Britney Spears eta  Will.I.Am (sic) kantariek abesten dute elkarrekin.

Bideoklipa youtuben bilatu dugu eta elkarrekin ikusi dugu (hemen).

Musika konbentzionala da, gogoraerraza. Produkzio lan handia dago bertan, bai abestian bai bideoan. Alegia, merkatu produktu ederki estudiatua arrakastarik gorena lortzeko. Izan ere, egundoko hit-a da: 143 milioi bisita zituen klipak duela bi minutu.

Emakume abeslaria VS gizon abeslaria.

Bideoklip askotan ikusten dugun gehiegizko dimorfismoa hemen ere presente dago. Gizona arropaz erabat estalia (raper txanoa eta urrezko kate potoloak barne); neska askoz arropa gutxiagoz (takoi luze batzuen gainean, halabeharrez). Eta dantza mugimendu konbentzionalak, generoen arabera: matxoman raperoarenak VS neska sexyarenak  (mainstreamaren konbentzioak jarraituz, zeren beste hainbat modu egon daitezke, diot nik).

Gure mundu globalizatuan, beste bideoklip askotan agertzen den genero dikotomia berbera da: neskaren irudiak luxuzko prostitutaren itxura ekartzen digu gogora eta mutilarenak luxuzko trafikantearena. Danza Kuduro abesti superezaguna da horren adibide biribilenetako bat, ziur aski: luxuzko trafikante modukoak (yateak, kotxeak, mugikorrak, piszinadun txaleta, bikinidun hamaika emakume mardul haien zerbitzura, gutxienez gizon bakoitzeko lau…) VS luxuzko prostituta modukoak (ingurunea apaintzeko jarrerak konposatzen; bideo honetan ez dute ezta irribarre egiten ezta dantzatzen ere gizonek zoroki gorputza astintzen duten bitartean. Drogatuta ote? Aspertuta agian?).

Fantasia maskulino heterosexual (eta hiperkontsumista) hauek denontzat desiragarriak balira bezala aurkezten zaizkigu. Fantasien munduan ez dago araurik, baina ez gaitezen despistatu, hemen luxua (eta boterea) ez baitago berdin banatuta: gizonek luxua gozatzen dute, neskak luxuaren partea dira. Batzuk beti dira zerbitzariak eta besteak beti zerbitzatuak.

Alegia, ez zaidala iruditzen produktu hauen emakumeek putaren irudia edota izaera aukeratzen dutenik Itziar Zigaren erara, emakume guztien askatasuna aldarrikatzeko eta gizarte heteropatriarkala pikutara bidaltzeko asmoz. Ez horixe. Nothing to do.

Norbaitek esango du Scream and Shout ez dela heltzen Danza Kuduroren mailara, hemen Britney Spears ia koprotagonista dela. Tira, gu ez despistatzeko, Scream and Shoutek berak mezu ezin argiagoa eskaintzen du. Abestiaren momentu batzuetan honako esaldi hau esaten dute abeslariek: “you are now, now rocking with Will.I.Am and Britney bitch”. Momentu horietan Will.I.Am-ek koroa bat  eramaten du non “KING” hitza agertzen den. Justu horren ondoren Spearsek honako hau esaten du bere buruaz: “Britney BITCH”. Ikus, adibidez, 2:50 minutua, non “bitch” esateaz gain, hitza paretan ere idatzita agertzen den.

Gizona ERREGE VS emakumea PUTA. Jooooope, betikoa, orain zelofan paperez estalia.

Ez da ezer gertatzen, ezta? Ze garrantzi eduki dezake kontu honek ba? Musika baino ez da…

Ba ez dakit nik, dikotomia hori behin eta berriro heltzen zaigu jende askorentzat eta batez ere gazteentzat gero eta erakargarriagoak diren produktu kulturalen bidez. Indar kuantitatibo itzela dauka mezuak. Izan ere, neopatriarkatuak ez du apezpikurik behar gizarteari predikatzeko: “gizonak erregeak dira eta emakumeak haien zerbitzura daude”. Mezu hori bikain iristen ari zaigu mila modu eraginkorragoren bidez, askoz liluragarriagoak diren medioen bidez, orain modernitatez eta luxuz jantzita.

Hona hemen pasa den udan leku guztietan entzun ditudan (eta nire hogei urteko ikasleek diskoetan dantzatzen dituzten) beste perla batzuk: Potro Alvarez “Una vaina loca”, Taio Cruz “Break your heart”, Tacabro “Tacata”, Pit Bull “Don´t stop the party”, Snoop dog “Sweat”…

(Orain estekak konprobatzean, ikusten dut azkeneko biak ikusi ahal izateko adin txikikoak ez garela adierazi behar dugula. Lehen ez zegoen horrela…).

Tira, gaztetxoak eta biok bideoklipa elkarrekin ikusi ondoren, irudiei burla egiten diet, bideoak daraman zama ideologikoa bere aurrean desaktibatzeko asmoz. Argi daukat, baina, askoz boteretsuagoa dela produktua bera (liluratzeko tresna ezin erakargarriagoa, zentzuen bidez sartzen dena) nire diskurtso soila baino (arrazoira baino heltzen ez dena).

Konturatu gabe neu ere marmarrean nabil “you are now, now rocking with Will.I.Am and Britney bitch”…

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Bideoklipak: luxuzko prostituta VS luxuzko trafikantea. (Edo Britney Spearsen azkeneko abestia: KING vs BITCH)

  1. Pingback: Zein da gure eredua? | egunsentiederra

  2. Pingback: Estereotipoak | egunsentiederra

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s