Athletic kluba, amen abizenak eta gabarra

Athletic  maskulinoaren jokalariek euren amen abizenak elastikoetan eraman zituzten maiatzaren bostean, Celtaren kontra, omenaldi moduan.  Keinu ederra berdintasunaren alde, ezta?

Egun horretan bertan Athletic femeninoak ligako azken partida jokatu zuen San Mamesen Barcelonaren kontra. Tentsio handiko unea izan zen, emakume zuri-gorrien aukerak liga irabazteko ez baitziren txikiak: berdinketarekin kopa irabazita zeukaten.  Horren gertu egon dira, bai. Dakigunez, baina, emaitza 1-2 izan zen eta azkenean liga Barçak eraman zuen.

Imajinatzen dut Bilbon gabarra prestatuta egongo zela Nerbioi ibaian zehar parafernalia guztiarekin nabigatzeko talde femeninoak titulua irabaztekotan, aurrekoetan bezala ospatzeko, ezta?

Ala ez zegoen prestatua?

Jokalari gizonek euren amen abizena egun batean elastikoetan erakustea keinu bat da; Athletic femeninoak liga irabazten duenean ere gabarra paseatzen ateratzea benetako bizitza da (simetria arau sinple bat betetzea baino ez da).

Zergatik konformatzen gara keinu soilekin?

(Oharra: Idurre Eskisabelek ezin hobeto azaltzen zuen gaia “Ai, ama” bere artikuluan. Azkeneko lerroak hemen kopiatzen ditut: “Ama izan edo ez, andrazkoak ama baino askoz ere gauza gehiago baikara. Adibidez, Athleticeko jokalariak. Ea noiz ikusten ditugun lehoi jator horiek, pankarta bati helduta, Ligan bigarren geratu berri diren taldeko neska apartentzat lan baldintza berak eskatzen”).

Esta entrada fue publicada en anitzak. Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Athletic kluba, amen abizenak eta gabarra

  1. abarquin dijo:

    Testigantza zirraragarria: Galletera de Artiachen “Aquí están, estos son, los cojones del león” http://www.twitlonger.com/show/n_1rkm58p.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s