Irakasleak eta feminismoa eskolako egunerokotasunean: “Grease” pelikula gelan?

Image

Atzo egunkarietan argitaratu zenez, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du hezkuntza sisteman hezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko plan estrategikoaren zirriborroa. Erabat garatu gabe dago oraindik, baina hainbat helburu ezarri dira dagoeneko: aurreiritzi eta rol sexistak desagerraraztea, sexu joera guztiekiko errespetua zabaltzea…

Esperantzaz ikusten dut egitasmoa. Nire iritziz formazioa behar dute irakasleek, bai, feminismoan formazio sendoa. Azken urteotan ikusi dugu erakundeak irakasleengana hurbildu direla ikasleekin gai batzuk lantzeko proposamenarekin (hezkidetza, tratu txarren kontrako ekimenak…). Baina irakasleek ezin dute kanpotik datozen jarduera horien ejekutore hutsak izan; kontzientzia feminista garatuta eduki ezean, proposamen horien funtsa oso eskasa izango da. Kontzientzia horrek soilik ahalmenduko die hezkuntza profesionalei eskolako eguneroko bizitza feminismoaren betaurrekoez irakurtzea eta koherentziaz jokatzea. Horretan inbertitu behar da, horretan egin behar da ahalegina: kontzientzia suspertzean batez ere. Hori lortzen den egunean, agian ez da beharrezkoa izango kanpotik irakasleei sekuentzia didaktikoak ekartzea haien ikasleekin jorratu ditzaten; irakasleek beraiek jakingo dute noiz eta nola jokatu, zer indartu, zer proposatu ikasleei.

Horra hor, adibidez, inauteriak eta eskolako festibalak eta festak. Zein guraso feminista ez da inoiz flipatuta gelditu eskolak berak antolatzen dituen jarduera batzuen aurrean? Gerta daiteke goiz batean Emakundek eskolara ekarritako jarduera bat gelan landu izana eta hurrengo arratsaldean musika klasean Danza Kuduro-ren bideoa behin eta berriro ikustea, inolako kritikarik egin gabe, azken klase eguneko festarako koreografia bat prestatzeko. Ondorioz, festan, mutilek luxuzko trafikanteena egingo dute eta neskek luxuzko prostitutena (barkatu auto-erreferentzia). Esango didazue abesti hori leku guztietan egon dela azkeneko bi urteotan; egia da, baina orain gure ardurapean dauden hezkuntza esparruez hitz egiten ari gara, ez dugu ezer esateko?

Tira, nire ustez ez dago bueltarik: irakasleen formazio feministan dago gakoa, ez beste inon.

Irakasleekin generoaren inguruko formazio saioetan oso emankorra suertatu zaidan ariketa bat jarriko dut jarraian, adibide moduan.

 

KASUA:

Inauteriak datoz eta gela guztiek prestatu behar dute mozorroa. Bost urteko gelako / laugarren  mailako tutorea jarri da martxan dena ondo ateratzeko. “Grease” pelikula aukeratu du gai moduan eta trailerra jarri du gelan umeek pertsonaien itxura eta estiloa ikus dezaten:

Hona hemen  trailerra:

Umeek beraiek egingo dituzte mozorroak irakaslearen laguntzaz, eta horretarako koloretako zarama poltsak erabiliko dituzte besteak beste. Pelikularen abesti bat aukeratu du irakasleak eta umeei koreografia errez bat irakatsiko die. Abestiaren bideoa ere gelan ikusiko dute (behin baino gehiagotan, ondo barneratzeko):

Hona hemen bideoa:

(Ikusten ez bada, hemen klikatu)

Eguna heldu da: eskolako patioan ospakizuna dago eta gela bakoitzak aukeratutako gaiarekin lotutako abestia dantzatuko du. Bost urteko gelako / laugarren mailako ikasleen txanda heldu da eta umeak apur bat urduri daude. Neskek koloretako gonak eta alkandorak daramatzate, makilatuta daude eta ilea begiztekin apainduta daramate. Mutilak praka eta kamiseta beltzez jantzita agertzen dira, brillantina ilean. Abestiaren musika hasi da entzuten; bikoteak eratzen dira (denak dira neska-mutilek osatutakoak) eta prestatutako dantza egiten dute. Bideoaren mugimendu batzuk imitatzen dituzte.

Bukaeran ikusleek gogotik txalokatzen dute. Zeu ere egon zara bertan eta tutoreak galdetzen dizu zer iruditu zaizun. Zer erantzungo diozu? Gogoeta bideratzeko galdera batzuk proposatzen dizkizugu.

GALDERAK:

Utzi alde batera ea abestia edo koreografia atsegin zaizkizun, pelikula gustuko duzun, dibertigarria iruditzen zaizun, gaztaroan gustura ikusi zenuen, zure gazte garaia gogorarazten dizun… Hezkuntza esparru batean gaude eta galderak beste batzuk dira; honakoak hain zuzen:

1. Egin jardueraren analisia generoarekin ikuspegitik. Gakoa hauxe da beti: zer ikasten du ume batek generoaren inguruan eta harremanen inguruan jarduera honen bidez? Alegia, nolakoak dira emakumeak eta gizonak eta nola jokatu behar dute?

 2. Zerbait desegokia iruditu bazaizu, azaldu zergatik eta esan nola egin daitekeen hobeto.

 Azkeneko galdera hau ere interesgarria izan daiteke:

 3. Umeek ez zuten ez pelikula ez abestia ezagutzen irakasleak klasera eraman arte. Pelikulan agertzen diren errealitateak urrun daude, printzipioz, umeen bizitzatik. Irakasleak hainbat azalpen eman behar izan ditu ikasleek abestiaren testuingurua apur bat ulertzeko, batez ere bost urteko umeekin. Materialaren kalitateak eta haren bidez garatuko den ikaskuntzak ahalegin hori justifikatzen dute?

*Irakurle, ez harritu gehiegi aurkeztu berri dizudan jarduerarekin, nire esperientziaren arabera, horrelakoak nahiko arruntak dira eskoletan, ludoteketan, aisialdiko taldeetan… Agian ez legoke gaizki ariketaren lehenengo galdera askoz presenteago egotea hezitzaileon (eta gurasoon) lanean.

(Jope, post honen zirriborroa irakurri duen lagun batek esaten dit proposatutako ariketa oso bideratuta dagoela eta barre apur bat egin dit. Baaaale😉.

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s