Sanferminak, argazkiak eta sexismoa. Hainbat galdera.

Egun hauetan Sanferminak direla eta, argitaratu diren hiru argazkirekin asaldatu gara. Haietako bakoitzean neska bat agertzen da hainbat mutilen artean eta horiek neskaren gorputza ukitzen dute.

Sare sozialetan eta prentsan hainbat testuk adierazi dute haien gaitzespena, eta argazkietan ikusi duguna Tahrir plazan emakumeak pairatzen ari diren erasoekin ere konparatu da:

http://topatu.info/festak-ez-ditu-eraso-sexistak-justifikatzen/

http://agonirena.com/blog/2013/07/08/nazka

http://www.argia.com/blogak/malen-aldalur/2013/07/07/san-fermin-santa-fermina/

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-09/005/003/tahrir_iruea.htm

 http://www.lahaine.org/index.php?p=70431

Irudiok ni ere biziki urduritu naute. Badago, baina, elementu bat ondo ulertzen ez dudana eta hainbat galdera sortzen didana: nesken gorputz hizkuntza, hain zuzen.

-Bi iruditan nesken gorputz hizkuntzak ez dirudi arbuiozkoa; are badirudi irribarre edo barre egiten ari direla, erabat ziurtatu ezin dugun arren. Eta hala balitz, ulertu ahal dugu neska horiek mutilen jokaera onartzen ari direla edota gustura daudela? Horrek zerbait aldatuko luke gure balorazioan? Haien sexu askatasun moduan ulertu ahal izango genuke?

Pertsona batzuek  zalantza horiek jada adierazi dituzte post honen komentario interesgarri batzuetan: http://topatu.info/festak-ez-ditu-eraso-sexistak-justifikatzen/. Komentarioen zerrendak irakurtzea merezi du.

(Hirugarren irudian ez dugu neskaren aurpegia ikusten eta mutilek atzetik praka jaistea ez zaigu iruditzen neskaren baimenaren ondorioa izan daitekeenik.)

-“Onarpen” hori gertatu bada, nola ulertu? Neskak disfrutatzen ari dira egia bihurtzen den fantasia sexual batean bezala, euforia giroak eta alkoholak edo beste drogaren batek lagunduta? (Diskoteka batean gerta daitekeen moduan, adibidez).

-Ala neska horiek ez dute oposiziorik erakusten eta “aurpegi ona” jartzen dute barneratuta dutelako neska “guay” eta festazale moduan agertzearen barruan badagoela mutilen aldetik horrelako jokaerak onartzea?

-Nola sortuko zen gertaera bakoitza? Mutilen bat edo batzuk hasiko ziren neskaren arropatik tiratzen eta bere gorputza igurtzen edo neskak berak kamiseta altxatuko zuen?  Horrek gure balorazioan eragingo luke?

-Neska jakin horiek mutilen jokaera ondo hartu badute / onartu badute / arbuiatu ez badute (eta ez dira berdinak), pentsatuko dute mutilek beste neskekin ere berdin jokatu ahal izango dutela (mendian dena pagotxa dela, atsotitzak dioen bezala)?

Benetan diot: sentsazio desatsegina gainetik kendu ezinda ere, niri gaia konplexua iruditzen zait.

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

7 respuestas a Sanferminak, argazkiak eta sexismoa. Hainbat galdera.

  1. txargain dijo:

    Oso ona zure bloga, Amelia, zorionak! Beti gaiei punta ateratzen, irultzen, beste ikuspuntu bat adierazten. Eta hori oso beharrezkoa dugula uste dut. Mila esker!

    Gaurkoaren harira, esan behar dizut niri ere gorputzaldi txarra laga didatela argazki horiek, eta estanpa horri eman nahi izan zaion normalidadea. Horrek izutu egiten nau. Twitterren ibili nintzen zuk diozunaz eztabaidatzen: neskek barre egiten dute, beraz, gustura daude. Nik ezezkoa defendatu nuen, baina auskalo…

    Bideo bat ere atera dute, hauxe http://www.youtube.com/watch?v=OLM6yXQP-G0&feature=youtu.be eta 0:56tik aurrera ikusten da neska ez dela gai defendatzeko, kamisetari eusten saiatzen dela, baina alferrik, mutil baten gainean egonda, eta “marabuntaren” artean ezinezko zaio. Filmazioak erakusten du ukituen biolentzia edota indarra. Hor, uste dut, argi dagoela neska ez dagoela gustura.

    Bestetik, Gari Garaialderen txio bat ere erreskatatu dut https://twitter.com/GariGaraialde/status/354906317556682752 Bertan dio argazkilariek esaten zietela neska ukitzeko. Kontu biak hartuta gehi alkohola/drogen euforia ez dakit zenbaterainokoa den euren gustua!

    Segi hain kontu interesgarriak idazten!

  2. Oraindik irtengo da esango duenik euskal herrietako jaietako giroan jendea ezagutu eta ligatzea dela naturala, eta aldiz Internet bidez jendeak elkar tiki-taka tanteatu ondoren adostasunean topo egitea dela alienazio patologiko bat.

  3. marijodeo dijo:

    Horixe dela konplexua. Hala ere, esango nuke, egunotan irakurri ditudan iritzi artikuluak gogoan, gutxi gorabehera, gertaera-portaera horien aurrean kezka agertu dugunon artean, errepikatzen direla: 1) emakumearen gorputzak (emakumeak) objektu izaten segitzen du 2) neskek euren gorputzaren jabe direla erakusteko askatasun faltsuaren irudia ematen ari gara jokamolde horiekin 3) hori festa bada, muga non dagoen jakitea zailtzen ari gara, bide arrikustsuegian goaz.

    Norbaitek esango du ikuspegi moralistak garamatzala asaldatzera, baina txarragoa da pentsatzea neskak era horretan ari direla “askatasuna” dutelako, gizartean bestelako estereotipoek funtzionatzen segitzen dutenean. Horretaz, Emilia Laura Arias Domínguezek idatzi du: http://www.pikaramagazine.com/2013/07/tetas-y-toros/

  4. arlotea dijo:

    Niri nazka eman dit. Neska bati jantziak puxkatu plaza publiko batean…
    Neska horiek aukerarik zuten benetan noraino puxkatu/ez puxkatu esateko? ze esku bai, ze esku ez esateko? Egon dira kasuak neska batzuk kontzertuetan-eta titiak erakutsi dituztenak, ados, baina nik ezin dut sinetsi nolabaiteko desinhibizioa edo euforia unea izan duten neska horiek -izan badute- hamaika ergelek arropa puxkatzea eta gorputza ukitzea bilatzen ari zirenik, eta horregatik berriz diot: Neska horiek aukerarik zuten benetan noraino puxkatu/ez puxkatu esateko? ze esku bai, ze esku ez esateko?

  5. Idurre Eskisabel dijo:

    Kaixo Amelia, niri ere gai konplexua eta ongi aztertu beharrekoa iruditzen zait. Horretaz aritu naiz atzo eta gaur. Ea zer iruditzen zaizun:
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-10/004/003/askatasunez.htm
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-11/004/003/oraindik.htm
    Besarkada bat

  6. abarquin dijo:

    Egun hauetan sanferminetako gertakari matxisten inguruko eztabaidak segida izan du. Argudio interesgarri asko irakurtzeko aukera izan dugu: Idurre Eskisabel, Karmele Jaio, Emilia Laura Arias Domínguez; Javi Pérez Hoyos

    Esan beharrekoa oso ondo esanda dago. Komentario labur bat:

    Hainbat argazkitan ikusi dugu neskek bularra erakustea ez dela ezohiko gertaera bat sanferminetan. Hona hemen adibide bat: http://danielorbis.blogspot.com.es/2011/07/sin-tetas-no-hay-sanfermines.html.

    Nire ustez, nesken agentzia eta erabakimena ez da bigarren mailako kontua (gaiaren inguruan ikusi Idurre Eskisabel eta Beñat Sarasolaren arteko elkarrizketa interesgarria hemen: http://sustatu.com/1373494104878). Argi dago ekintza hori (neskek bularra erakustea eta mutilek ukitzea ondo hartzea) lekuko batzuei hobeto irudituko zaiela beste batzuei baino, norberaren parametro moral, sozial eta estetikoen arabera. Bestalde badakigu jokaera hori gure gizarte patriarkal honetan kokatuta dagoela bere ondorio guztiekin.

    (Eta “neska” eta “mutil” esaten dut eta ez “emakume” eta “gizon”, nik ikusten ditudan ia guztiak gazteak direlako. Kontuan hartzekoa da datua).

    Argi dago, halaber, gorputza erakusteak ez duela halabeharrez ekarri behar besteek gorputz hori ukitzea; neska batzuek hala nahi izango dute, beste batzuek ez. Egoera bortitzak ikusi ditugu egun hauetan eta jakin dugu beste festa batzuetan ere neskek erasoak pairatu dituztela: http://www.menorca.info/menorca/446674/dejaron/ropa/interior/trofeo

    Tira, Voltaireren hitz famatuak datozkit gogora:

    Dama batek ezetz esaten duenean “agian” esan nahi du; agian esaten duenean “baietz” esan nahi du; eta baietz esaten duenean ez da dama bat.

    Voltairek andere egokiari bi eskubide ukatzen zizkion: baietz esatekoa eta ezetz esatekoa. Biak esateko eskubidearen aldeko borroka da feminismoa. Momentu oro.

  7. abarquin dijo:

    Alicia Murilloren gogoeta interesgarri bat, A través del espejo de Alicia blogean argitaratua (bere argudio guztiekin ados ez banago ere): http://atravesespejoalicia.blogspot.com.es/2013/07/san-fermin-san-quintin-y-la-revolucion.html. Komentario batzuk ere oso interesgarriak dira.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s