Katalunian burka eta niqaba debekatzea? Nork Nori Zergatik…

Imagen                                                          (http://jape.in/everything-covered-her-eyes)

Egun hauetan Katalunian burka eta niqabaren inguruan eztabaidatzen ari dira: alderdi batzuek legebiltzarrean lege bat onartzea nahi dute janzkera horiek debekatzeko. Ahots kritikoek, berriz, seinalatu dute oso emakume gutxik erabiltzen dituztela janzkera horiek Katalunian eta egiten ari den kanpaina distrakzio estrategia baino ez dela (kus hemen).

Patriarkatuak aurpegi desberdinak dauzka, forma desberdinak gizartearen arabera. Gure gizartean erreza iruditzen zaigu beste gizarte edo beste kultura batzuen opresio patriarkalak detektatzea, kritikatzea, debekatzea: burka eta niqaba, adibidez. Itsu gaude, baina, gure gizartearen opresio patriarkalentzat, konkretuki irudiarekin lotuta daudenentzat. Kontu horiek naturalak iruditzen zaizkigu, ez gure gizarteak eraikiak. Gurea naturala eta normala da; besteena matxista da. Besteak atzerakoiak dira; gu aurrerakoiagoak, noski.

Niqaba eramaten duten batzuek esaten dute haiek aukeratu dutela; ez dute presiorik aitortu nahi. Negu gorrian oso arropa gutxirekin, erabat depilatuta, kirurgikoki moldatuta eta takoi luze batzuen gainean dabiltzan hainbat emakumek (denek?) ere esaten dute haien irudia haiek aukeratu dutela; ez dute presiorik aitortzen.

Burka eta niqaba ez ditut gustuko. Uneoro sexy joateko beharra, gero eta zabalduago dagoena, neskek gero eta gazteagotik jarraitzen dutena, hori ere ez dut gustuko.

Ez dakit debekuak lagungarriak diren… Batez ere, batzuek besteena debekatzen dutenean eta haiena oharkabe pasatzen zaienean. Katalunian niqaba debekatzen dute matxista delako, baina bertako telebistetan, adibidez, ez dago debekatuta zabor matxista behin eta berriro emititzea…

Zaila da, agidanez, indarkeria sinbolikoaz ohartzea, batez ere norberarengan ezartzen denaz, esan bezala naturalizatuta dagoelako. Indarkeria hori familian, hezkuntzan, erlijioan, komunikabideetan… ematen diren mezuen bidez gauzatzen da. Ez dago legerik emakumeei niqaba eramatera derrigortzen dienik;  ez dago legerik emakumeei  44 neurritik gorakoa izatea debekatzen dienik. Ez da beharrezkoa, gizarte bakoitzean patriarkatuak mila modu aurkitzen ditu momentu oro gogorarazteko emakume egokiak nolakoa izan behar duen. Fatima Mernissi idazle marokoarrak “mendebaldeko tiraniaz edo 38 neurriaren hiyabaz” hitz egin zuen: hamalau urteko neskatxaren itxurarik ez duten emakumeei inperfektuak direla sinestaraztean datza. Nelly Arcan idazle kanadarrak, berriz, “haragizko burkaz” esapidea asmatu zuen: Arcan bere edertasuna zama moduan bizitzera heldu zen, bere gorputza besteek nola ikusten zuten ardurak harrapatuta; zorrotz analizatzen zituen esklabotzetan erori zen (silikonizazioa, zahartzaroari beldur itzela…) bere buruaz beste egiteraino.

Debekuetan ez gehiegi, baina formazio feministan bai sinesten dut. Gure errealitatea irakurtzen eta gakoak ulertzen lagunduko digu, presioak eta opresioak ikusten. Gureak ere bai, diot, ez soilik besteenak.

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Katalunian burka eta niqaba debekatzea? Nork Nori Zergatik…

  1. Rober dijo:

    Ez dago gaizki, baña horrelakoetan gizonezkoek jasaten duten presioa ere aipatzea faltan bota ohi dut. Emakumezkoek jasaten duten presioa salatzen gabiltzan bitartean gizonezkoena ahazten zaigu. Ala ez al dugu inoiz ikusi irribarre artean eta inportantziarik gabeko bromatxo bezala neska batek nola neurtu lezakeen bere eskuarekin bere lagun gizonezko baten “kupelatxoa”?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s