“Readmitan a mi hija en el ejército” kanpainan sinatu?

Goizero hiruzpalau kanpaina/eskaera sinatzen ditut. E-maila ireki bezain laster, korreoaren kudeaketa arintzen joateko. Amnistía internacional, Change.org, Avaaz.org, Unicef… Izan ere, Rajoyren dimisioa formatu desberdinetan eskatu dut, hainbat herrialdetako kontzientzia presoen askatasuna exijitu dut, gaixorik dagoen ume bat osasun sisteman errehabilitazioa jasotzearen alde agertu naiz…  Zalantza daukat ea horrek guztiak askorako balio duen, baina ez dadila izan nik ez dudalako eskatu; badaezpada, klik.

Esan gabe doa sinatutako multzo horrek ideologikoki erretratatzen nauela. Obama presidente jauna: nitaz zerbait jakin nahi baduzu, nire sinaduren bilduma horra hor, ez duzu zure zerbitzuekin kontsultan txintik ere gastatu behar. A bale, bazenekiela, barkatu.

Aste honetan sinadura eskatzeko mezu puñetero bat heldu zait, dilema batean naukana:  “Ministro de defensa: readmitan a mi hija en el ejército”. Honela hasten da:

Desde pequeña mi hija Silvia quiso ser militar y servir a su país. Durante años dio lo mejor de sí formándose como especialista del Ejército. Era feliz, había conseguido su sueño. Pero ahora el sueño es una pesadilla: el Ejército la acaba de dejarla en la calle por tener cáncer de pecho.”

Arranopola!… Laburbilduta: kapitan baten jazarpena pairatu du emakume horrek bere gaixotasunaren bitartean eta, kapitan horren informe txar baten ondorioz, armadan jarraitzeko aukera ukatu diote, soldadu bikaina izan arren.

Bufffff. Dileman murgilduta nago. Alde batetik jazarpen laboralaren kontra gogoz sinatuko nuke; kasuari darion matxismo kutsuaren kontra ere bai. Denok izan beharko genuke gaixotasun baja eskuratzeko eskubidea, gainera. Ama horren sentimenduak enpatia sortzen dit. Eta bular minbiziaren gaiarekin oso –benetan oso– sentsibilizatuta nago. Baina, aizue, armadan jarraitu ahal izateko… Edo Garoñako zentralean lan egiteko, edo Monsanto konpainiaren zuzendaria izateko, edo heriotza zigorra aplikatzen duen borreroa izateko… Neuk ere zera pentsatzen dut: ze ondo lanbide batzuk mundutik ezabatzea, denon barne eta kanpo bakerako. Baina, bestalde, emakume horren berdintasunerako eskubideak…

Eta hor nauka mezuak – “ez irakurrita” moduan markatuta–, oraindik buelta bat emango diodan esperoan. Eta erabakirik hartzen ez dudanez, erabakia hartzen ari naiz…

(Beno, nire lehengusinak esaten dit argi dagoela denbora librea sobratzen zaidala, berak ez daukala astirik mezuekin horrenbeste entretenitzeko. Ja).

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s