“Ni ez naiz feminista, baina…” (!!!!)

Artista eta politikari ugariri entzun/irakurri diegu “ni ez naiz feminista, baina…”. Jende “arruntaren” artean ere zenbatek erantzungo dute inkesta batean “bai, feminista naiz”?

“Baina” horren atzean, gainera, batzuek gehitzen dute berdintasunaren alde daudela, emakumeen eskubideak eta askatasuna defendatzen dituztela…

Jakingo dute, orduan, zer esan nahi duen “feminismo” hitzak?

Interneten bilatu dut “ez naiz feminista, baina” eta hamaika testu interesgarri aurkitu ditut. Hona hemen batzuk:

– “Taberna honetan ez da onartzen feminista ez den inor” (Mikel Garcia Idiakez): http://www.argia.com/blogak/mikel-garcia/2013/03/06/taberna-honetan-ez-da-onartzen-feminista-ez-den-inor/

– El “no soy feminista, pero” (Gemma Lienas) http://www.gemmalienas.com/blog/articles/el-%E2%80%9Cno-soc-feminista-pero%E2%80%9D?lang=es

– “Je ne suis pas féministe , mais…” (Genre) http://cafaitgenre.org/2013/03/06/je-ne-suis-pas-feministe-mais/

– “I am not a feminist, but…” (Pamela Erens) http://www.aeonmagazine.com/world-views/teens-believe-in-gender-equality-but-not-in-feminism/

Hiru aipu:

Tira, feminismoaren inguruan hiru aipu nahiko labur ekarri ditut testu honetara, ea argi apur bat ekartzen duten 😉 (feminismoaren historia, faseak, korronteak, eztabaidak eta abar momentu honetan alde batera utzita).

1.  Entziklopedia laburra:

Feminismo: “Emakumearen eta gizonaren eskubide berdintasuna aldezten duen dotrina”.

2. Nuria Varela, Feminismo para principiantes. Barcelona: Ediciones B, 2008,  20 or.

Una teoría de la justicia que ha ido cambiando el mundo y trabaja día a día para conseguir que los seres humanos sean lo que quieran ser y vivan como quieran vivir, sin un destino marcado por el sexo con el que hayan nacido.

3. Caitlin Moran, Cómo ser mujer. Bartzelona: Anagrama, 2013, 94-95 or.

Necesitamos recuperar urgentemente la palabra “feminismo”. Cuando las estadísticas señalan que sólo un veintinueve por ciento de las mujeres norteamericanas se describen a sí mismas como feministas, y sólo un cuarenta y dos por ciento de las británicas, yo solía pensar: ¿Qué creéis que ES el feminismo, señoras? ¿Qué aspecto de la “liberación de la mujer” no va con vosotras? ¿Es el derecho al voto? ¿El derecho a nos ser propiedad del hombre con que te casas? ¿La campaña por la igualdad de salarios? ¿El Vogue de Madonna? ¿Los vaqueros? ¿Todo esto tan cojonudo TE PONE DE LOS NERVIOS? ¿O sólo ESTABAS BORRACHA EL DÍA QUE HICIERON LA ENCUESTA?

Ba horixe…

Esta entrada fue publicada en anitzak. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a “Ni ez naiz feminista, baina…” (!!!!)

  1. Miren Vives dijo:

    Motxian: nire ustez (ez naiz gai honetan aditua) hitz kontua da. Feminismo hitzak matxismo hitzaren konnotazio negatiboaren zama jarri zaio gainean. Zama arintzen hasteko ordua dela dirudi, ez?😉 Segi horrela!

    • abarquin dijo:

      Bai, nik ere gauza bera pentsatzen dut: jendea despistatzen dela izenarekin eta uste du feminismoa emakumeak gizonen gainean jartzea dela. Kontua da ulertzeko modu hori izugarri hedatu dela, baina nork ezagutzen du ikuskera hori duen emakumerik, alegia, emakumeek gizonek baino eskubide eta askatasun gehiago izan behar dituztela uste duenik? Nik neuk ez dut bat ere ezagutzen. Egongo da baten bat, baina salbuespenak dira eta, hala ere, horrela ulertzen dute askok terminoa. Ugariak dira, berriz, feminismoaren kontzeptua desitxuratzeko ahalegin interesatuak.
      Adibide bat etorri zait gogora, garagardoaren iragarki argentinar bat hain zuzen (nolakoak diren garagardoaren iragakiak!). Bitxia da nola deskribatzen duen feminismoa eta nola azkenean “igualismoa” asmatzen duen, feminismoak berdintasuna bilatuko ez balu bezala: http://youtu.be/W62dc9Q-ZYg

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s