Zergatik ez daukan glamurrik neska potoloa izateak…

barbie

Iturria : http://www.sexologiazerbitzua.com/berria/?p=203

1. Nire naturista vs Caitlin Moran

Bart pasten betekada galanta hartu nuen. Osasun arrazoiengatik elikadura mota aldatu behar izan dut eta azukrea, irina, esnekiak, txerrikia…  (argsss, zerrenda utziko dut negarrez hasi baino lehen) jateari utzi diot. Atzo, baina, pasten kaxa harroak sukaldeko mahaitik desafioz begiratzen ninduen. Hurbildu nintzaion, ireki nuen, eta bere merezia eman nion. Emaitza? 6-0. Nire alde: 6 pasta oso jan nituen, txokolate eta krema gehien zeukatenak, nire sendagile naturistaren irudia gogotik baztertzen nuen bitartean.

Ditxosozko naturista itzultzen tematzen zen, baina. Zelako astuna. Horren argal dagoen tipo batek nola ulertuko du zein zaila den droga uztea eta aldi berean trafikatzen jarraitzea (alegia, umeentzako meriendak eta afariak prestatzea)? Umeen meriendaren orduan lehengusinak gogorarazten dit The Wire telesailean blokeetako trafikante izateko baldintza drogazalea ez izatea zela. Erraz esaten da.

Caitlin Moran idazle britainiar zorrotzak –eta potolo ohiak– ederto daki drogazalea izatea zer den. Pasarte hau fotokopiatu diot naturistari, hurrengo hitzorduan mahai-gainean uzteko (Cómo ser mujer, Anagrama 2013):

“Porque la gente se atiborra de comida exactamente por la misma razón por la que beben, fuman, follan sin parar o se drogan. […] estoy hablando de aquellos para los que la idea de comer no es un placer sino una compulsión. Para los que la comida, y los efectos de la comida, son el trasfondo estático y deprimente de cualquier otro pensamiento normal […] aquellos que entran en la cocina en un estado muy cercano al pánico, y, casi sin respirar, comen una rebanada tras otra de pan con mantequilla, sin saborearla, sin masticarla siquiera, hasta que el pánico puede ser ahogado en una rutina casi meditativa de meterse la cuchara y tragar, meterse la cuchara y tragar.

“Comer en exceso o en busca de consuelo es la opción más barata y humilde para llegar a la autocomplacencia y la autodestrucción. Consigues la libertad temporal que te producen la bebida, el sexo y las drogas, pero, y creo que ése es el quid de la cuestión, te deja siempre en un estado en el que sigues siendo responsable y dueño de tus actos.

“En una palabra, al elegir la comida como tu droga –los subidones de azúcar o la calma profunda y soporífera de los carbohidratos, el Valium de la clase obrera–, puedes seguir preparando la comida, llevando a tus hijos al colegio, atendiendo al bebé, pasando por casa de tu madre y cuidando toda la noche a tu hijo enfermo de cinco años, algo que no es posible si estás todo el día fumando cannabis […].

“Comer compulsivamente es la adicción que eligen las personas que tienen que cuidar de otros, y ése es el motivo de que se considere la adicción de menor rango. Es una manera de joderte a ti misma mientras te mantienes operativa, porque no te queda más remedio. La gente gorda no se permite el “lujo” de que su adicción les convierta en alguien inútil, caótico, o en una carga. En vez de eso, se autodestruyen poco a poco sin molestar a nadie. Y esto explica que sea con tanta frecuencia una adicción elegida por las mujeres. Todas las mamás que comen sin hacer ruido. Todos los KitKats en el cajón de la oficina. Todos los momentos de infelicidad, a altas horas de la noche, captados sólo por la luz de la nevera.  (136-138 orr.).”

2. Kendu hortik, gorda!

Bale, harrapatu egin dut. Klase baxuko droga da eta zaintzan murgilduta dauden emakumeen adikzioa. Klase baxukoa izateak zaintzak bezain prestigio gutxi dauka gure gizarte kapitalista eta patriarkal honetan.

Izan ere, jateak ez dauka, Moranen hitzetan, “gainontzeko mendetasunak ezaugarritzen dituen rock and rollaren glamour perbertsoa” (138 orr.).

Kakazaharra, umeek ze azkar harrapatzen dituzten prestigio sozialarekin zerikusia daukaten gauza guztiak. Antena finak, esango luke Leonek. Mutilek neska bati “gorda” edo “potola” aurpegira botatzen diotenenean, hori guztia dago atzean, inkontzienteki bada ere: emakume eta low class marka dauka gizena egoteak, beraz, bi aldiz xarmarik gabea da. Ez da (porruak) erretzea bezalakoa, noski. Edo nintendoaz, guatsapez, bideojokoez edo futbolez egun santu osoan kolgatuta egotea bezalakoa.

Potoloa izatea da, gaur egungo eskolan, izan zaitezkeen gauzarik okerrena. Baldin eta neska bazara (mutila bazara ez da horren larria, ona ez bada ere). Betaurrekote, kakanarru, sudurluze… izatea baina askoz okerrago bihurtu da azkeneko hamarkadetan neska potolo izatea. Ikastuna edo empoioia izatea ere ez da makala (ez neskentzat ez mutilentzat). Harrapa ezazu: zarena baino mozoloago eta alperragoa eman behar duzu “popularra” izatera iristeko (bai, popularra esan dut, hitz hori gazte batzuei entzuten diet eta: telebistaren ajeak). Ikastuna izatea, beraz, txarra da, baina, zalantzarik gabe, ez dago neska potoloa izatea baino okerragorik. Biak aldi berean izatea infernuan egotea bezalakoa izango da.

Gorda esango diote –o soinua oso borobil ahoskatuta– behin eta berriro bere auto-estimua suntsitu arte. Ea zenbatek nahi duten haren adiskide izan. Eta ez naiz gizentasun morbidoaz hitz egiten ari, baizik eta apur bat sendoa egoteaz, redio. Alaba potolotxoa eskolara bidaltzeak bihotza apurtzen dio hainbat gurasori, oihanera untxi bat bidaliko balute bezala.

Zortzi urteko gure bizilaguntxoak bere gorputza espiatzen du komuneko ispiluan, tripari eta ipurdiari arreta berezia jarrita. Sabela barrura sartuz eta eskua gainean pasatuz, ea potolo dagoen galdetzen du neskak. Ez da lehenengo aldia. Bere panpina guztiek (hiru Bratzek eta lau Monster Highek…) eta jarraitzen dituen telebista programen protagonistek nik baino ozenago erantzuten diote momentu oro. Gaiaz apur bat despistatzeko gure etxeko abeslari gogokoenetarikoa den Adeleren kanta bat bilatu diot YouTuben; denak ez gara Miley Cyrus edo Lady Gaga izango, gure gizartean haien adikzioek glamurosoagoak diruditen arren.

   monster1

(Monster High hauek gure bizilaguntxoaren kutunak dira. Argi dago ez dutela ondo gosaltzen institutura abiatu aurretik. Zerekin jarriko dira panpina nerabe hauek? Auto-tuneatzearekin? Bada ez daukate lan makala…).

 (Tira, post honi bukaera eman behar diot, umeen merienda prestatu behar dut eta).

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Zergatik ez daukan glamurrik neska potoloa izateak…

  1. Itziar dijo:

    Oso ona! Zurekin bat!

  2. Marisa dijo:

    Kar kar kar!!!! Mundiala Amelia!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s