Nor ausartuko da panpina bat erosten (bere semea ez den) mutil bati Gabon hauetan?

https://i1.wp.com/0.tqn.com/d/toys/1/0/0/5/1/Little-Mommy-My-Very-Real-Baby-Doll.jpg

(Iturria: http://toys.about.com/od/corolledolls/tp/Top-10-Baby-Dolls.htm)

Horixe da, hain zuzen, Dolores Juliano antropologoak entzuleoi egin zigun galdera duela pare bat aste Gasteizen eman zuen hitzaldi batean (Emakumeen jabekuntzarako eskolan). Beste hainbat kontu tratatu zituen Julianok, baina galdera horrek zer pentsatua eman zigun.

Hizlariak bere esperientzia pertsonal bat kontatu zigun: ezagun baten semeari panpina bat oparitu zion, eta gizon progresista horrek bere haserrea erakutsi zion desegokia iruditu zitzaion opari horren aurrean.

“Gaur egun eredu maskulinoa zurrunagoa da femeninoa baino”, gogorarazi zigun Julianok. “Mutilek ezin dute gona jantzi edo makilatu. Zailagoa daukate”.

Bai, errazagoa dirudi neska batek futbolean jolasteak, gizonek orain arte egin dutenak prestigioa dauka eta.

Elisabeth Badinter-ek  (1992) azaldu zuen identitate maskulinoa oposizioen bidez eraikitzen dela eta horretarako agindu bat hauxe dela: “ez izan emakumea” (edota “ez eduki emakume itxura”). Beste bat da, noski, “ez izan homosexuala” (edota “ez eduki homosexual itxura”). Giroan dauden arau horiek azkar barneratzen dituzte mutilek. “Nenita/nena/nenaza” eta “marikoia/marika” dira mutil batek jaso ditzakeen irain gogorrenak. Dagokion lekura lehenbailehen itzul dadin.

Denok uste dugu maskulinitate hegemonikoa besteena dela, ez gure etxekoa. Baina egia izango al da familietan gaizki hartuko genukeela norbaitek gure semeari panpina bat oparitzea?

“Inbertsioaren araua” praktikatzea

Bazkalostean telebistaren aurrean minutu batzuk igarotzea eta jostailu katalogoak gainetik begiratzea nahikoa da enpresa gehienek betiko genero bereizketa egiten dutela konturatzeko. Beheko irudiak –hilabete honetakoak, ez duela hamar urtekoak!– adibide bat baino ez dira:

catalogo ofertas juguetes juguetilandia navidad 2013 2

catalogo ofertas juguetes juguetilandia navidad 2013 1

(Iturria: http://catalogosvirtualesonline.com/post/Catalogo-de-Ofertas-en-Juguetes-Juguetilandia-Navidad-2013-Espana)

Iragarkiei buruz zer esango dugu Gabon guztietan esaten ez duguna? Tira, bezerook behintzat, kontsumo adimentsuari begira, posible dugu “inbertsioaren araua” kontuan hartzea:

Neska batentzako opari bat aukeratzeko orduan, nire buruari galdetzea dago ea mutil bati gauza bera oparituko niokeen. Eta alderantziz. Galderak balio dezake konturatzeko ea ni ere neska/mutil binomio tradizionala eraikitzen laguntzen ari naizen. Eta gero erabakia hartuko dut, noski, zeren mutikoak baloi bat nahi badu, ba horixe nahi du, zergatik ez.  Baina batzuetan ideiaz aldatzen dut, inbertsioaren arau delakoa aplikatu ondoren.

 Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Euskararen munduan badago fenomeno interesgarri bat . Googlen “panpina” idatzi dut eta atera zaizkidan lehenengo irudiak honako hauek dira:

Gure artean neska-mutil askok panpina hauekin jolasten dute; arlo horretan ere Pirritx eta Porrotx pailazoak bideak irekitzen ari dira. Panpinak trapuzkoak izatea eta gorputz itxura oso “errealista” ez izatea lagungarria da ziur aski familiek ere mutilentzat eros ditzaten. Baina esango nuke mutilak hazi ahala aukera hori ixten joaten dela. Izan ere… zein adinetatik aurrera ez da posible mutil txiki batek publikoki panpina batekin jolastea Porrotx izanda ere? Zazpirekin, zortzirekin? Lehenago? Zenbat urterekin aholkatuko genioke semeari panpina eskolara ez eramateko badaezpada?

Maskulinitate hegemonikoa, zelako zama…

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Nor ausartuko da panpina bat erosten (bere semea ez den) mutil bati Gabon hauetan?

  1. Ichitaka dijo:

    Tristea da, badirudi oraindik 20. mende hasierako prejuizioekin bizi gara, homosexualitatea kutxakorra den ustea handia da oraindik.

    Gure semea 5 urterekin gona jantzita joan zen parkera, berak eta bere lagun (mutil) askok enbidia pasatzen dute bira eman eta gonak gora igotzean. Nire semeak naturaltasun guztiarekin esperimentatu ahal izan zuen hori zorionez. Norbaitek zerbait esaten badio egoera horretan gurasoak izan behar dira umearen ondoan egon eta azalpenak eman behar dizkiotenak.

  2. abarquin dijo:

    Gaiaren inguruan hona hemen Maider Eizmendiren artikulua Gaur8n: “Jostailuak urdinaren eta arrosaren arteko gudatik askatzeko borrokaldi txikiak” (2013-12-21). Nire hitz batzuk jasotzen ditu bertan, besteak beste🙂.

  3. Pingback: Hainbat pista Olentzerorena egiterakoan | Gaitzerdi

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s