Asmakizuna: nor zen bada ditxosozko zirujaua?

 http://www.ikasbil.net/image/image_gallery?uuid=422436fb-55ff-444d-93ff-6468ae23ac7b&groupId=10138&t=1387537107113

 (Tribuaren berbak (Euskara sexista al da?) telebista programaren irudia (2013-12-19). Argazkiaren iturria: ikasbil.net)

Polita izan zen Kike Amonarrizek Zarautzen egin zuen esperimentua. Irudiko asmakizuna irakurri ondoren, “nola liteke?” galdetu zien kaletarrei. Gutxi ausartu ziren erantzuna ematen…

Zer moduz ibili zara zu? Asmatu duzu?

Asmakizun hori generoa eta hizkuntzaren inguruko liburuxka batean jaso nuen (Euskararen erabilera ez sexista, Emakunde 2008) hainbat gogoetarekin batera: emakumeei eta gizonei aplikatutako lexiko ezberdina, hitanoaren erabilera zalantzagarri batzuk, pertsonen izenen binarizazioa, gaztelaniatik etorritako maileguen zenbait forma problematiko, hiztegi modernoetan agertutako adibide sexista deigarriak… Gaiek zer hausnartu ematen dute, zalantzarik gabe; azken aldi honetan hizkuntza eta generoarekin lotuta oso testu interesgarriak irakurri ditut –haietako dezente 31 eskutik blog ederrean– hitanoaren inguruan (Fernando Rey Escalera), izenen inguruan (Aiora Jaka, Ander Ros Cubas), “funtzionario” moduko maileguen inguruan (Bakartxo Arrizabalaga)… Gozamena.

Harira: goian aipatutako asmakizuna gaztelaniaz sortu zen. Álvaro García Messeguer ikertzaile valentziarrak proposatu zuen, maskulino generiko edo orokor baten atzean zein zaila den gaztelaniaz emakume bat irudikatzea adierazteko asmoz (Lenguaje y discriminación sexual, Bartzelona, 1. arg. 1977). Gaztelaniaz honako hau zen asmakizuna, apur bat laburtuta:

“Un padre va en moto con su hijo. La moto derrapa, el padre muere y el hijo queda malherido. Una ambulancia lo lleva al hospital más próximo y allí todos buscan al cirujano de guardia, quien, al ver al muchacho, exclama: ‘No puedo operarle, es mi hijo’”.

Soluzioa? Zirujaua ama zela.

Zaila?

“Cirujano/cirujana” dikotomian, gaztelaniaren arauak dio femeninoa espezifikoa dela, soilik emakumeei dagokiena. Berriz, maskulinoa, “cirujano” espezifikoa izateaz gain (gizona izendatzeko) orokorra ere bada, pertsona izendatzeko, gizona nahiz emakumea: “¡que venga el cirujano de guardia!” esatean ez gara bere sexua adierazten ari. Baina asmakizunak argi uzten duenez, maskulino orokor horretan zaurituaren ama ikustea ez omen da horren erreza, ezta?

Euskaraz ez dago maskulino generikorik eta termino bakarra daukagu: “zirujaua”; ez gizona ez emakumea. Asmakizunak ez luke, printzipioz, funtzionatu behar. Eta, hala ere, funtzionatu egiten du. Euskaraz ere zaila egiten zaigu hitz horren atzean emakume bat irudikatzea, Zarauzko kaleetan Kike Amonarrizek konprobatu zuen bezala. Zure ingurunean probatu nahi duzu? Hona hemen osorik:

“Aita-semeak motorrez doaz. Istripua izaten dute eta aita bertan hiltzen da. Semea larri zaurituta geratzen da. Anbulantzia batek ospitale hurbilenera eramaten du eta han denak hasten dira zirujauaren bila. Zirujauak oihu egiten du gaztea ikustean: “Ezin diot ebakuntzarik egin, nire semea da!”.

Adibide bikaina, nire ustez, zera ikusteko: gakoa ez dagoela hizkuntzan, hiztunon burmuinean baizik. Inertzia batzuk gelditzen zaizkigu oraindik eta pertsona –ez badakigu zein generotakoa den– gizon moduan irudikatzen dugu berez, batez ere historikoki gizonek egin duten lanbide batekin lotuta badago.

Hiztunon inertziak dira, ez dut uste hizkuntzarenak.

Baina jendeak ez asmatze hori koska bat estutu ahal dugu, eta ez gutxi.

Denbora dezente pasatu da García Messegueren proposamenetik eta gauza ugari gertatu dira gure gizartean, batzuk onerako. Sexu berekoen arteko bikoteak “onartuago” daude sozialki, adibidez; ezkontzak, behintzat, legalak dira. Eta hori kontuan izanda, eta maskulino orokorraren atzean batez ere gizonak irudikatzeko joera kontuan izanda, zenbat hiztuni pasatu zaio burutik zirujaua beste gizon bat izateaz gain, zaurituaren aita ere izan zitekeela, alegia, zaurituaren gurasoak bi aita izan zitezkeela?

(Buf, nik ez dut eskua altxatuko; nire liburutxo horretan ez nuen aukera hori ezta aipatu ere).

(Oraindik beste irakurketa bat, queeragoa edo –euskaraz– kuiaragoa: zirujaua, zaurituaren gurasoa izateaz gain, bere burua generikoki sailkatzen ez duen pertsona bat izan daiteke. Ez gizon ez emakume. Polita, e?).

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Asmakizuna: nor zen bada ditxosozko zirujaua?

  1. pep dijo:

    Em costa una mica escriure en euskera; com que sé que entens el català, si no et sap greu escriuré erderaz.

    Jo també vaig “picar” quan vaig llegir per primera vegada el text de García Messeguer; i efectivament demostra que no sempre la culpa és de la llengua sinó que és a la ment dels i les parlants.
    Crec que és una qüestió de temps: suposo que fa anys s´hauria produit la mateixa situació amb la paraula ikasle (associar-la al sexe masculí) i en canvi ara si sentiu “ikasle bat..” els i les euskalduns no pressuposeu que es tracti d´un home.

    Un altre article interessant aparegut a 31eskutik és “Izenburuak eta genero markak”:

    http://31eskutik.com/2012/12/19/izenburuak-eta-genero-markak/

    descriu una situació que passa en altres llengües sense gènere gramatical. De wikipedia:
    “it was also noted that the usage of gender markings in Turkish is asymmetrical. In translations of sentences from English texts where the gender is evident (e.g., usage of he/she or male vs. female context, such as police job vs. pregnancy, etc.) it was noticed that feminine gender was marked in 50% of cases, while masculine was marked only in 5% of cases.”

    en fi, molt destacable l´autocrítica i el to pausat que feu servir, amb una Adèle Mercier ja n´hi ha prou😉

    • abarquin dijo:

      Eskerrik asko, Pep! Oso gustura irakurtzen dut katalanez; pena da ezin dudala idatzi🙂. Aipatu duzun artikulua oharkabe pasatu zait, oso interesgarria da. Adèle Mercieren aipamenak ere balio dit.

      Badago gustuko dudan beste testu bat; ikastaroetan joko handia ematen dit, jendea prebenitu gabe harrapatuz gero. Andu Lertxundiren zutabe bat da (“Ariketa”, Berria, 2008-6-25, 5. or.).

      “Taxi bat hartu behar izan dut. Agurren ondoren, liburu bat zabaldu dut, gidaria ez baitzen batere hiztuna. Handik pixka batera, taxiko telefonoak jo du. Gidariak esku libreko telefono-sistema aktibatu du. “Barkatu, kariño, lan garaian deitzea, baina disgustu handia daukat”. Gidariak, urduri, ni zertan ari naizen begiratu du atzerako ispilutik. Irakurketan guztiz harrapatuta banengo bezala egin dut nik.

      “Ikerrek dena suspenditu du”, esan du telefonoaren beste aldekoak. “Zerbait pentsatu beharko dugu, zuri zer iruditzen zaizu?”, erantsi du. Gidariari zer iruditzen zaion, auskalo, isilik segitzen baitu. “Hitzordu bat eskatu dut irakasleekin bihar arratsalderako” esan dio telefonoaren beste aldekoak, eta gidariak ahoa zabaldu du estreinakoz: “Bihar arratsaldean? Ezin dut”.

      “Irakurle: egingo nuke emakumetzat hartu duzula dei egilea, gizonezkotzat gidaria, baina nik ez dizut horrelakorik markatu”.

      (Ariketa galanta, testu hau gaztelaniara edo katalenera itzultzea, ezta?).

      Ondo ibili!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s