“Emakume-emakumea” gustuko dute

(Iturria: http://www.encajabaja.com/2010/05/george-lois-esquire-y-el-moma.html)

 

Aznar, Correa, Loquillo, Polanski… Zer konpartitzen du koadrila –itxuraz heterogeneo– horrek?

Bada “benetako emakumeak” gustuko dituztela!

Jose María Aznar: “A mí me gusta que la mujer sea mujer mujer” (1996).

Loquillo: “Yo nunca he soportado los papeles de mujeres que quieren ser hombres” (Rockdelux 304, 2012ko martxoa, 27 orr.).

Rafael Correa: “Ya no es igualdad de derechos, sino igualdad en todos los aspectos, que los hombres parezcan mujeres y las mujeres hombres. ¡Ya basta! (…). Yo prefiero la mujer que parece mujer, y creo que las mujeres prefieren los hombres que parecemos hombres” (hemen).

Roman Polanski: (…) intentamos igualar los géneros, eso es totalmente idiota. Es el resultado -y voy a ser marxista- del progreso de la medicina. La píldora ha cambiado mucho a la mujer de nuestro tiempo, la ha masculinizado (hemen).

Tira, ea ondo ulertu dudan: “emakume-emakumea” gizaki mota baldin badago, hori da “emakume-gizona” ere badagoelako. Diot nik. Baina gizon ospetsu horiek soilik lehenengoa dute gustuko, argi eta garbi utzi nahi dutenez. Haien irudia modu tradizionalean performatzen duten emakumeak nahiago dituzte; kontuz gero ea beste zerbait pentsatuko dugun…

Zeri izango diote beldurra matxoteok?

Susmatzen dut ni ez nintzatekeela haien gustukoa izango, ez naizela nahiko emakume, “emakume-gizonago” naizela “emakume-emakumea” baino…

Deduzitzen dut, bestalde, haiek “gizon-gizontzat” hartuko dutela bere burua. Bada nik ere, aukeran, “gizon-emakumeak” diren gizonak ditut nahiago…

Honekin ez dut esan nahi haien bizitzaren alderdi guztietan egiten dutena arbuiagarria iruditzen zaidanik (Polanskiren filmak atsegin zaizkit; Aznarren kasuan gehiago kostatzen zait adibide bat jartzea…). Baina zera esango nuke: gustuak gustu, batzuetan horrelako adierazpenak sistema ideologiko zabalago baten parte baino ez dira, beste zenbait ideiarekin agertzen baitira oso lotuta.

Adibidez. Asmatu nork esan duen esaldi hau: “una cosa es el matrimonio que puede fundar una familia, que puede tener el ejercicio de la procreación, y otra cosa es una unión entre homosexuales”. Bada Correak eta Aznarrek, biek ala biek, ia hitz berberekin. Izan ere, Correak bikote gayen eskubideen kontra egin dituen deklarazioak eta Aznarrenak oso antzekoak dira, beste kontu batzuetan antipoda ideologikoetan egon arren. Polanskik emakume batzuekin izandako zenbait pasarte pertsonal ere nahiko esanguratsuak dira. Loquillok, bere aldetik, La mataré abestia kantatzen jarraitzen du kontzertuetan: “Sé que ella nunca enloqueció. Jamás perdió el control. Quiero verla bailar entre los muertos, la cintura morena que me volvió loco. Llevo un velo de sangre en la mirada, y un deseo en el alma, que jamás la encuentre. Sólo quiero que una vez algo la haga conmover. Que no la encuentre jamás o sé que la mataré. Por favor sólo quiero matarla. A punta de navaja. Besándola una vez más”.

Jopeee, “gizon-gizon” hauei ze roilo txarra darien…

(Nire lehengusinak dio ia ziur dagoela ez dutela pixa eserita egiten. Zelako gaiztoa den). 

Post-scriptum (2014-1-30)

Bapatean abesti eder honetaz gogogatu naiz: Soy una butch (La tía Carmen talderena). Susto galanta hartuko lukete bideoa ikusiko balute.

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s