Manifestu atso-agurea

Having a laugh: Two old friends share a few jokes while smoking their pipes in Vietnam captured by Huu Hung Truong

(Iturria: http://www.dailymail.co.uk/news/article-2253623/Get-picture-Stunning-entries-World-Photography-Awards.html)

MANIFESTU ATSO-AGUREA

-Hau da nire adina, hau da nire gorputza; pertsona zahar baten gorputza. Norbaiti ez bazaio atsegin, arazoa berea da.

-Bai, zaharra esan dut. Eta zer? (Nork behar ditu eufemismoak eta zergatik?).

Ez naiz “amona” edo “aitonatxoa” izango. Baliteke izatea, baina horrela leku eta zirkunstantzia guztietan kontsideratua izatearen kontra nago. Badakigu ezaugarri hori dela gure gizarteak zaharrei aitortzen dien ia balio bakarra, baina hori niri berdin zait.

Ez naiz behartuta sentituko surflariz / hip-hoperoz / mendigoizale urbanitaz / azkeneko modako manikiz janztera (surflaria / hip-hoperoa / mendigoizale urbanita / manikizalea ez naizen neurrian behintzat).

-Gorputza eraldatzeari buruz (edertasun kanonikoaren sakralizazioa, kirurgiaren hipermerkatua…), gauza bera: gaztea iruditzeko presioaren aurrean, nik nahi dudana egingo dut.

-Ehun urte barru (ia) denak egongo gara hilda. Horrek asko berdintzen du, ezta? Eta erlatibitate puntu majo bat ere ekartzen du gaira. Beraz, nire denbora nire modura biziko dut.

Ez dut “espiritu gaztea” izango (zer ote da hori?). Zaharren artean, norberak nahi eta ahal duen izpiritua dauka, gazteen artean gertatzen den bezala.

Ez nago prest ezkutatzeko, bigarren planora edo oharkabe pasatzeko; duina, apala, zuhurra, egokia izateko… nire adinagatik barka diezadaten.

Ez dut esango zaharrak jakintsuagoak, zuhurragoak, kontserbadoreagoak, askeagoak edo denadelakoagoak garenik. Izan ere, nork esan du hau lehiaketa bat denik? Nik lehiaketa horretaz paso egiten dut.

Ez dut esango gazteak (jarri hemen gutxiespenezko nahi duzun izenlaguna) direnik. Gazteak mesprezatzeko tranpaz ere paso egiten dut.

-Gazteak gustuko ditut, eta umeak eta nagusiak ere bai (ez denak, noski). Adin diferenteetako jendearen arteko harremanak, sareak eta aliantzak atsegin zaizkit.

Osasun zerbitzutik eta bere langileengandik 35 urte nituenean beste arreta eskatuko dut.  Ez dut onartuko adin batetik aurrera ez ditugula merezi lehengo adeitasuna, osasun gastua eta osasun langileen profesionaltasuna. Bizitza-egun bakoitzak kontatzen du: 20 urterekin, eta baita 80 urterekin ere.

“Ea ez duen lan asko ematen (badakizu, senideengandik eta berarengatik ere, noski)” leloa ez dadila izan besteen irizpiderik nagusienetakoa nire bizitzaren gorabeheren aurrean.

-Gizartean beste hainbat gauza espero dira zaharrengandik. Bost axola; ez ditut beteko ez badut nahi.

-Zaharra naiz, baina hori ez da naizen gauza bakarra eta, ziur aski, ez da nagusiki naizena. Aurreko adinetan bezala, gauza asko naiz ni, nire adinekoa izateaz gain. Norbaitek nire adina baino ez badu ikusten, hor konpon.

Honaino heldu naiz gaur. Puntu batzuk sobratzen zaizkio testuari dekalogoa izateko. Ziur nago, gainera, zahartzaroaren barnean sartu ahala puntu gehiago bururatuko zaizkidala🙂.

Gasteizko Alde Zaharreko festen kartela (2013). Festak “Zaharraz harro” taldeak antolatzen ditu.

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Manifestu atso-agurea

  1. Angel dijo:

    Jonathan Swiftek ere berea egin zuen (zurea gehiago gustatzen zait eta gehiago bete nahi izango dut), baina badaezpada hemen uzten dut lotura: “Propósitos para cuando llegue a viejo”
    http://nieblaeterna.blogspot.com.es/2012/03/propositos-para-cuando-llegue-viejo.html

  2. “Gazteak baleki, zaharrak baleza”.
    Hona hemen nire ekarpen txikia: https://sites.google.com/site/zaharrakbaleza/(https://sites.google.com/site/sekuentziadidaktikoakdbh)
    Musu handi-handi bat, Amelia!
    Joseba Ibarra

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s