Bortizkeria, autodefentsa, hozka egitea…

1. Hamar urteko nire iloba Elenerekin elkarrizketa bat duela hilabete batzuk:

-Elenek: Mikel eta biok haserretu gara klasean eta azkenean jo egin dit.
-Nik: Eta zuk, zer egin duzu?
-Elenek: Negar egin dut.
-Nik: Jo al diozu?
-Elenek: Ez. Nik ere jo nahi nion eta gainera kakanarru bat da, baina berak ez dauka jotzeko beldurrik, eta nik bai.

2. Elenerekin beste elkarrizketa bat duela pare bat aste:

-Elenek: Gaur zaplasteko bat eman diot Josuri patio orduan.
-Nik: Nolatan ba?
-Elenek: Nitaz gustatzen dela dio eta batzuetan atzetik besarkatzen nau, baina nik ez dut nahi, kopetaraino nago.
-Nik: Eta zer gertatu da?
-Elenek: Negarrez jarri gara biok eta irakaslea etorri da ea zer gertatzen zen. Nik azaldu diot zuk esan didazula ez ditudala mutilen besarkadak agoantatu behar ez badut nahi. Zuk esan didazula defendatzeko eskubidea dudala.

3. Nire lagun batekin martxoaren 8an manifestaziorako bidean:

-Nik: Meme feminista batzuk inprimitu ditut manifan eramateko, begira ze majuak.
-Nire lagunak: Sentitzen dut, neska, baina niri apur bat zakarrak iruditzen zaizkit. Hitz horiek… Gallardonena oso fuertea da…; nik nahiago dut jendea ez iraintzea. Gauzak beste modu batean egin daitezke. Eta beste kartel hori apur bat militarista iruditzen zait.
-Nik: Gogorra haiek guri egiten digutena da. Kontua da ez digutela inolako beldurrik, eta hori ezin da izan.
-Nire lagunak: Ja, baina ea eroriko garen roilo berberean eta haiek bezalakoak izango garen bukaeran…

mujerxx

(Manifara eraman nituen memeak).

4. Bilboko lagun batekin telefonoz, martzoaren 3an:

-Lagunak: Amorratuta nago, hitzaldi batean nengoen eta sindikatuetako batzuek hor bertan deskonbokatu dute arratsaldeko manifa, goizekoan gazte talde batek Gran Viako bankuen eta frankizia batzuen erakusleihoak apurtu dituztelako. Esan dute ez daudela ados biolentziarekin.
-Nik: Ze biolentziarekin?
-Lagunak: Gazte “deskontrolatuen” bortizkeria onartezina omen da. Bilbon bildu den jendilaje boteretsu horrek denon gainean  ezartzen duen biolentziak ez omen du erantzun bortitzik merezi. Tia, boteretsu lapur horiek ez digute beldurrik, nola izango digute ba…

5. Evaristo La Polla Records eta Gatillazo taldeen kantariak (Rockdelux, 2013ko maiatza):

«El poder se ríe y se mea en el 15-M. Al negar la posibilidad de lucha violenta, estás negando que exista violencia por parte del sistema. […] Un sistema que se basa en la violencia no puede acabar con flores. Los hippies fueron derivando en yuppies y hoy controlan Wall Street. Mira, pegarse me parece una mierda: yo he tenido cinco peleas en mi vida y todas las he perdido. Eso no quita que el sistema sea una máquina de matar. Los que mandan solo respetan la democracia cuando ganan. Somos enemigos de Gadafi hasta que reparte petróleo y dejamos de serlo. Todo el poder del mundo lo tienen cuarenta familias de mafiosos. Como los Soprano, pero a lo grande. ¿Van a entregar su poder a besos? Me parece que no.»

Hautsak harrotzen, bazterrak nahasten…

Virginie Despentes-ek Teoría King-Kong liburuan (Melusina 2006) azaldutakoa etortzen zait burura. Testuak urte batzuk dauzka jada eta bere momentuan hautsak harrotu zituen. Esango nuke ez duela gaurkotasun izpirik ere galdu, ezta zenbait gertaera azaltzeko indarrik.

Despentesek azaltzen du emakumeok ikasi dugula gure burua ez defendatzen. Eta patriarkatuaren pribilegiatuek badakitela eta horretaz baliatzen direla. Egilea, hamazazpi urte zituela, bortxatu zuten, eta besteak beste, honako gogoeta egiten du eraso horren inguruan (berak kozuzendutako pelikula bat abiapuntutzat hartuta):

“Cuando retiraron de los cines la película Fóllame, muchas mujeres –los hombres no se han atrevido a decir nada al respecto– afirmaron públicamente: “Qué horror, sobre todo no hay  que creer que la violencia es una solución contra la violación.” ¿Ah no? Nunca oímos en el telediario hablar de chicas, solas o en banda, que arrancan la polla del violador con los dientes durante la agresión, que les buscan después para vengarse, o que les dan una hostia. Esos ejemplos existen únicamente en las películas hechas por hombres. […] Vemos cómo los hombres reaccionarían frente a la violación si estuvieran en el lugar de las mujeres. Un baño de sangre, de una violación despiadada. El mensaje que nos dirigen está claro: ¿por qué vosotras no os defendéis más violentamente? Lo que resulta sorprendente, efectivamente, es que no reaccionemos de ese modo. Una empresa política ancestral, implacable, enseña a las mujeres a no defenderse. Como siempre, doble obligación: hacernos saber que no hay nada más grave, y al mismo tiempo, que no debemos defendernos, ni vengarnos. Sufrir y no poder hacer nada más […].

“[…] el día que los hombres tengan miedo de que les laceren la polla a gople de cúter cuando acosen a una chica, seguro que de repente sabrán controla mejor sus pasiones “masculinas” y comprender lo que quiere decir “no”.

“[…] Durante la violación , llevaba en el bolsillo de mi cazadora Teddy roja una navaja […] Ni siquiera pensé en utilizarla. Desde el momento en que comprendí lo que estaba ocurriendo, me convencí de que ellos eran los más fuertes. Una cuestión mental. Luego me he dado cuenta de que mi reacción habría sido diferente si hubieran intentado robarnos las cazadoras. […] No podía hacer daño a un hombre para salvar mi pellejo. […] Se domestica  a las niñas para que nunca hagan daño a los hombres, y las mujeres las llaman al orden cada vez que se saltan esta regla.

“[…] Estoy furiosa contra una sociedad que me ha educado sin enseñarme nunca a golpear a un hombre si me abre las piernas la fuerza, mientras que esa misma sociedad me ha inculcado la idea de que la violacion es un crimen horrible del que no debería reponerme.” (39-41 orr.)

Baina erne, emakumeen indefentsioa ikasia bada, gizonen bortizkeria ere eraikuntza soziala da:

“La violación es lo propio del hombre. […] La mística masculina debe construirse como si fuera peligrosa, criminal e incontrolable por naturaleza. […] Detras del velo del control de la sexualidad femenina, aparece el objetivo principal de lo político: formar el carácter viril como asocial, pulsional, brutal. La violación sirve como medio para afirmar esta constatación: el deseo del hombre es más fuerte que él, no puede dominarlo. […] Creencia política construida y no evidencia natural –pulsional– como nos quieren hacer creer. [43-44 orr.].

Hori dio Despentesek, besteak beste.

Pentsatzen ari naiz…

Hori da konponbidea, beraz? Emakumeok behingoz eta aurrerantzean bortizkeria erabiltzea erasoen aurrean? Hori nik ere ikasi dudanaren kontra doa. Barneratu eta predikatu dudana beste zerbait da: gizaki guztiek ikasi beharko luketela era baketsuan bizitzen; guztiek, txiki-tikitatik. Hori izan beharko litzatekeela hezkuntzaren helburu bat. Baina zein urrun gauden mundu horretatik, zein urrun. Umeei heltzen zaizkien mezuak, hanbat produktu kulturaletatik abiatuta, beste ildo batetik doaz, Coral Herreraren “La mitificación del macho violento” artikuluan, adibidez, irakurri ahal dugun bezala.

Eta bitartean, zer? Zapalduak noraino hel daitezke beren buruak defendatzeko?

Bada gaur goizean uste dut zilegi zaidala zakila hozkatzea felazio bat egitera bortxatzen banaute, zati bat erauzi arte, erasotzailea desaktibatu arte. Horrela azaldu nahi nioke nire ilobari laster; bizi garen munduan, zoritxarrez, agian aukera hori kontuan edukitzea lagundu ahal izango diolako trantze txar batean. Bide batez, gazteekin ze elkarizketa eta transmisio eskasa dagoen gai hauen inguruan….

Eta bortxazko felazioaren kasua uler dezagun beste eraso batzuen metafora moduan.

Zilegi dela, diot, hozka egitea, batzuetan posible izango ez den arren. Eta

1. Horrek ez nau erasotzailearen berdina egiten.
2. Erasotzaileek horren beldur eduki beharko lukete. Agian eraso gutxiago egongo lirateke.

Autodefentsaz hitz egiten ari naiz. Baketsua eta bakezalea izateari utzi gabe. Hezkuntzaren bidea aldarrikatzeari utzi gabe. Bitartean.

Ilobari

Ilobarekin nire diskurtsoa aldatzen ari da. Bortizkeria fisikoari beti egin diot ihes, eta beti aholkatu diot gatazka matxistarik gertatzekotan, bortizkeriarekin ez erantzuteko eta autoritatearengana (irakasleengana, gurasoengana, nagusiengana…) jotzeko; haiek emango ziotela arazoari irtenbidea edo lagunduko zutela behintzat. Azken aldi honetan, baina, hasi natzaio esaten autodefentsarako eskubidea duela eta horretarako estrategietan trebatu behar dela.

Nahasia nago eta ez dut bukatu gaiari buruz pentsatzen. Ez dakit pentsamendu horiek nora eramango nauten…

 

Post scriptum (2014-4-18)

Oso harira dator Beatriz Gimenoren artikulu hau Pikara Magazinen: Mujeres y violencia (2o14-3-31). Honako galdera honen inguruan egiten du gogoeta: «¿Por qué las mujeres no ejercen casi nunca violencia contra un sistema patriarcal que es tan violento contra ellas?»

¿Por qué las mujeres no ejercen casi nunca violencia contra un sistema patriarcal que es tan violento contra ellas? – See more at: http://www.pikaramagazine.com/2014/03/mujeres-y-violencia/#sthash.PUTtt4ie.dpuf
¿Por qué las mujeres no ejercen casi nunca violencia contra un sistema patriarcal que es tan violento contra ellas? – See more at: http://www.pikaramagazine.com/2014/03/mujeres-y-violencia/#sthash.PUTtt4ie.dpuf
Esta entrada fue publicada en anitzak, generoa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Bortizkeria, autodefentsa, hozka egitea…

  1. Pingback: gurasoak 20140311

  2. Pingback: gurasoak 20140311 | Txapa Irratia 97.20FM

  3. Olatz dijo:

    Aupa Amelia! Asko gustatu zait idatzi duzuna.
    Gure esaldietako bat zen eztabaidatu genuen arte: umeei; ez da jotzen!
    Uste dugu txikitatik defendatzeko eskubidea eman behar diegula ume guztiei, guzti guztiei. Bakoitzak bila dezala bere tokia, berak nahi duen modura eta berak nahi duenekin. Besteekin erlazionatzean bere nahiak eta besteenak ez badatoz bat, konpon daitezela beraiek, nahi duten bezala (benoo), beraien akats eta hanka sartzeekin (horretarako ere eskubidea baitugu denok) eta gu jar gaitezen hortik aparte, juezak izan gabe, zer dagoen ondo edo gaizki esaten ibili gabe, balorapenetan sartu gabe. Eta denek izan dezatela defendatzeko eskubidea…

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s