Neohizkuntzarik ez, eskerrik asko

Azken aldi honetan politikariak ari dira jotake  neohizkuntza ekoizten. Jokaera ez da berria, noski, baina orain makinak topera jarri dituzte: egoera ekonomikoa gaiztotu eta eskubideak murriztu ahala, agintariek hizkuntza bihurritzeko egiten duten ahalegina gero eta nabarmenagoa da. Javier Krahe parafraseatuz, gizon zuriak suge mingainaz hitz egiten du.

Jakintsuak, adituak?

Cristobal Montoro Espainiako ogasun ministroak gizon ekonomialari talde baten txostena erabili du zerga erreforma proposatzeko. Komunikabideetan “comité de sabios”  deitzen diete gizon horiei, “jakintsuen batzarra”. Haiek proposatutako neurriak, baina, ez zaizkigu herritar ugariri jakintzaren eta zuhurtziaren isla iruditzen, politika neoliberal basatiaren adierazpen gordina baizik, zergen progresibotasuna (are gehiago) murriztera bideratutakoak.

Nork dio gizon horiek adituak edo jakintsuak direla? Gutako askok ez genuke esango. Kazetari batzuek eta komunikabide batzuek ere komatxoen artean jartzen dute taldearen izena, distantzia edo zalantza azaltzeko.

Gizarte gastuak, bai bizitzari, genero ideologia…

Pedro Morenés defentsa ministroak, Bardeetan egindako maniobrei buruzko kritiken aurrean, argi azaldu du armadaren gastua gastu soziala dela, eta gizarteak hala ulertu behar duela.

Duin bizitzeko eskubideak eraisten ari diren berberak bizitzaren defendatzaile sutsu agertzen dira eta “sí a la vida” oihukatzen dute.  Abortoaren kontra, esan gabe doa. Behin umea jaioa, hor konpon bera, bere ama (zailtasun ekonomikoak badauzka), bere aiton-amonak (dependienteak badira), eta abar eta abar.

Aurreko bizizaleak eta eliz-jende batzuk patriarkatuaren ordezkariak eta defendatzailak diren heinean, feminismoari  genero ideologia deitzen diote. Ideologiak txarrak dira, noski, “adoktrinatzaileak”; genero ideologia delakoa, gainera, gizartea eta benetako familiak desestabilizatzera etorri da.

-“Kontzertinak” deitu diete Melillako hesian jarritako xaflei. Osasun sisteman botikak eta zerbitzuak ordaintzeari “kopagoa”, estrategia hori botika eta zerbitzuok berriro ordaintzea ez balitz bezala…

Gomazko pilotak eta immigranteak

Batzuetan, berriz, badirudi politikariek, hizkuntza bortxatzeko nahian, ez dutela erabat lortzen errealitatea ezkutatzen.

Jorge Fernandez Díaz barne ministroak aitortu du Melillako sarraskia eragin zuen jokaera hobegarria izan zela.  “[…] hubiese sido mejor no haber lanzado pelotas de goma, sobre todo, porque no sirvieron para disuadir la entrada masiva en territorio español“.

Jarri arreta “porque” horretan. Esandako helburua lortu balitz, badirudi 15 pertsonen heriotza garrantziarik gabeko ondorioa izango zela.

Ministroak, gainera, azaltzen du gomazko pilotek disuasio izaera baino ez zeukatela, eta horren froga 23 immigrante heldu zirela bizirik eta onik hondartzara. Fernández Díazen hitzetan, “si la intención hubiese sido que no llegasen (a la playa) no habrían llegado”.

Eta nola egingo zukeen hori ministroak? Zer dauka buruan? 145 gomazko pilota jaurti ondoren, zein izango zen hurrengo pausoa, sendoagoa, immigranteak hondartzara ez heltzeko?

Gure markotik hitz egingo dugu

Batzuk ez gaude prest gure zapaltzaileek ezarritako markoa erabiltzeko: ez adituak, ez kontzertinak, ez kopagoa, ez genero ideologia…

Montororen aholkulariak, xaflak, berrordainketa eta feminismoa, horiek dira gure markoaren hitzak, esaten ditugunak. Esan beharko genituzkeenak.

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s