Aste oso bat beste ukuilu batean

Buffet librea!!!! (Argazkiaren jatorria: http://www.thehungrycow.com/2013/04/porridge-buffet-lunch-cheap-and-not-bad.html)

Astea ukuiluratze eraikin berezi batean ematen ari naiz, hainbat lekutatik etorritako beste behiekin batera (gehienak Ingalaterratik, batzuk Espainiatik, baten bat Euskal Herritik).

Zertan da desberdina ukuilu hau urtean zehar bizi naizen ukuiluarekin konparatuta? Alde nagusia da hemen ez dugula ahaleginik egin behar; den-dena ematen digute eginda.

Jartzen diguten bazka, bestalde, ez da egunerokoa; “buffet librea” deitzen diote hemengoari eta norberak nahi duen guztia jan dezake. Ideia bera oso erakargarria egiten zaigu. Dena pakete berean sartuta dagoenez, hemen gaudenok asko jaten saiatzen gara; platerak gainezka hurbiltzen gara gure mahaietara. Giro zaratak eta besteen joan-etorriek apur bat urduri jartzen gaituzte eta ohi baino azkarrago jarduten dugu, mahai berbera partekatzen duten besteei itxaron gabe. Altxatu eta berehala, bertako langileek mahaiak garbitzen dituzte, azkar, gutako beste batzuek lekua har dezaten lehenbailehen.

Egunean zehar nahi beste edan dezakegu horretarako ezarritako uraska batzuetan. Eskumuturrean zinta urdin bat jarri digute eta marka horri esker langileek errekonozitzen gaituzte eta eskatutako guztia zerbitzatzen digute. Edariak ez dira kalitate handikoak (“marka nazionalekoak” –sic–dira edalontzian jartzen dizkiguten likidoak), baina har dezakegun kantitateak soberan konpentsatzen du.

Zertan pasatu eguna? Bainatzeko putzu handiak daude, eta ondoan lasai etzateko lekuak. Gutako batzuk luze egoten gara eguzkitan eta gorri-gorri jartzen gara lehenengo egunetik bertatik. Egonezina gustura pairatzen dugu; betiko ukuilura kolore berriarekin itzultzea atsegin dugu, horrela besteek ere nabaritu baitezakete korta berezi batean egon garela.

Baina ez da jarduera bakarra eguna igarotzeko. Aldez aurretik prestatutako txango batzuen artean aukeratu ahal dugu eta inguruneak ezagutu. Orduan, garraio bat jartzen digute, ukuiluz ukuilu pasatzen dena zerrendatutako behiak jasotzen, eta denak elkarrekin eramaten gaitu gu bezalakoentzat prestatutako lekuetara. Garraiotik jaisten gara eta igotzen gara gidariak agintzen digunean eta berak esandakoa arretaz betetzen dugu.

Egoitzan ez dago euritakorik eskura (“hemen ez du euririk egiten”, esan digu irribarrez ukuiluaren atezain nagusi batek) ezta libururik ere (“herrian ere ez dago liburudendarik; bat ireki zuten baina bi egunetara itxi behar izan zuten” esan digu barrezka atezain berberak). Baina irakurtzeko zerbait behar badugu, The Sun eta The Daily Mirror aurki daitezke bertako supermerkatu txikian, Kim Kardashian izeneko behi estatubatuar famatu baten balentriak edo William eta Kate goi mailako behi ingelesenak jarraitu ahal izateko.

Egoitza honetan aste bat pasatzeagatik diru kopuru bat eman behar dugu. Kantitatea urtean zehar metatzen dugu, hain zuzen ezohiko egonaldi hau egiteko. Zorionekoak sentitzen gara lortu dugulako. Izan ere, gure betiko kortara bueltan, berriro hasiko gara hurrengo aldirako behar den kopurua metatzen. Ukuilu honetara etortzeko ideiak laguntzen digu eguneroko ukuiluan urtea igarotzen.

Nire kasuan ez naiz hona ezer jakin gabe etorri. Estabulazio berezi honetara abiatu baino lehen David Foster Wallaceren liburua irakurria nuen: Algo supuestamente divertido que nunca volveré a hacer. Kruzero bati buruz egiten duen deskripzioa ezin argiagarrigoa da.

Ea Tenerifeko resort honetara itzuliko naizen? Baliteke. Izan ere, ez da hemen nagoen lehenengo aldia. Mu.

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s