Etorkinak, argazkiak, komunikabideak, arrozak…

Duela egun gutxiko albiste bat Deian: “La crisis económica impide la integración de los inmigrantes” (2014-6-27). Letra txikiagoan titularraren azpian: “El Anuario de Inmigración alerta del ’contexto desfavorable‘ debido a la reducción de los fondos dedicados a esta materia”.

Eta artikulua ilustratzeko argazkian zer ikusten dugu? Gazte bat guardia zibilez inguratuta, delinkuentziarekin lotura gogorarazten diguna, errazkeriaz. Delinkuenzia zikin edo kutsagarria, bide batez; guardia zibilek plastikozko eskularruak daramatzate eta baita ahoa estalita babes moduan. (Egia da, ez dakigu benetan zertan dabiltzan protagonistak ezta zer gertatzen ari den eszenan, baina bai dakigu eszenak ze ideia ekarriko dion gogora irakurleari).

Llegada de un inmigrante.Iturria: Deia 2014-06-27. Argazkiaren oina hau da: “Llegada de un inmigrante (EFE)”.

Merezi du albistea irakurtzea. Alde batetik titularra biribilegia da gero azaltzen den albisterako, nire ustez. Baina, batez ere, ez dago ezer artikuluan argazki hori justifikatzen duenik. Izan ere, testuak azaltzen du Immigrazioaren urtekaria aurkeztu berri dela eta bertan parte hartu duten hamazazpi adituek immigrazioaren eta emigrazioaren panoramika eskaini dutela; eta aztertu dutela ekonomia egoerak nola eragiten dion etorkinen kolektiboari. Datozenen eta doazenen kopuruen inguruan ere azalpen bat eman dute eta Joaquin Arangok, urtekariaren zuzendarietako batek, argitu du krisi ekonomikoarekin heldutako murrizketak ez direla egoerarik lagungarriena immigrazioaren integraziorako. Inork ez du esan, dirudienez, murrizketen erruz etorkinak ez direla integratzen, artikuluaren izenburuak proposatzen duen bezala.

Beharrezkoa zen indartzea horren zabalduta dagoen estereotipo hori, etorkinak integratzen ez direla? Eta argazki hori jartzea? Hor dago gaztearen irudia, polizien artean, etorkinen eta delinkuentziaren arteko lotura berresten diguna. Albisterarekin erlaziorik izan ez arren, irakurlearen erretinan gelditzen da, horrelako beste hainbatekin batera; estereotipoen mailuaren beste kolpe bat autoktonoen burmuinean. Ze premia zegoen argazki hori aukeratzeko? Kontzienteki egin da? Inkontzienteki? (Zer da okerrago?).

Pasa den igandean “Munduko arrozak” festa ospatu zen Gasteizen, eta hor bildu ginen hainbat lagun eta talde, arroza elkarrekin sukaldatzeko asmoz, norberak nahi zuen erara. Jatorri anitzeko pertsonak, ez gutxi estatuz kanpoko jatorrikoak. Giro ona, elkarbizitza, trukea, harreman atseginak… Ez al da hori ere “integrazioa”?

Zenbat egunkaritan agertu zen ekitaldiaren albistea? Zenbat argazkilari hurbildu ziren irudiak hartzera egunkarien artxiboa osatzeko edo apur bat berriztatzeko, irudi negatiboez betetako artxibo hori? Nik neuk ez dut inon aurkitu edo entzun festa herritarraren oihartzunik. Agian agertuko zen nonbait eta ni ez naiz enteratu, baina duela aste batzuk pertsona bakar bat (emakume musulman bat) Gasteizko igerileku batean arropaz sartu zenean, medioetan gai biral bihurtu zen eta behin eta berriro heldu zitzaidan komunikabide desberdinetatik. Emakume horren irudiak (bide batez, bere baimenarekin?) eta bere arroparekin lotutako eztabaidak zenbat minutu eta lerro bete zuten, ordea…

Batzuk ez gara segadan eroriko, baina beste batzuk bai, zerraldo, on line egunkarietan aurkitzen ditugun irakurleen komentarioek islatzen duten bezala. Kontzientzia eta erantzukizun gehiago behar dugu komunikabideetan immigrazioaren gaian ere.

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s