Finkbeiner testa kazetaritzan ere?

Bechdel testa

Bechdel test delakoaren inguruan interneten bilaketa bat egiten ari nintzela, beste test batekin egin dut topo: Finkbeiner testarekin. Ze ona.

Bechedel test klasikoa nahiko ezaguna da; Alison Bechdel marrazkilari estatubatuarraren irudi batetik ateratako irizpideen multzo xumea da, pelikuletan emakumeen oinarrizko partaidetza neurtzeko (1985). Irizpideak:

  • Bi emakume agertzea.
  • Haien artean hitz egitea.
  • Gizonen inguruan ez hitz egitea.

Erreza dirudi, ezta? Bada ez dira horrenbeste film baldintza minimo horiek betetzen dituztenak. Argi dago: irizpideen zerrendatxo horrekin ezin da analisi sakonik egin, baina lehenengo galbahea pasatzeko balio dezake. Umeentzako pelikula eta marrazki bizidun gehienek ez dute gaindituko. Oscarizatutako pelikula ugarik ere ez.

Iturria: http://en.wikipedia.org/wiki/Bechdel_test

 Finkbeiner testa!

Harira. Finkbeiner testa agertu zaidala interneten eta majoa iruditu zaidala. Wikipediak dioenez, Christie Aschwanden kazetariak asmatu zuen “emakumeak zientzian” gaia daukaten artikuluetan sexismoa ekiditen laguntzeko. Emakumezko zientzialari baten inguruko artikulu batek saihestu beharko lituzkeen aipamenak zerrendatzen ditu, hain zuzen. Honako hauek dira:

  • Emakumea dela.
  • Bere senarraren lanbidea.
  • Bere umeen zainketaren kudeaketa.
  • Nola babesten dituen bere azpikoak.
  • Ze harrituta gelditu zen bere arloan zegoen lehiakortasunarekin.
  • Beste emakume batzuentzat eredua izatea.
  • “Lehenengo emakumea” izatea honako hau egiteko orduan: …

Aschwandenek Double X Science aldizkarian azaldu zuen multzo hori duela ez horrenbeste (2013-3-5), Bechdel testa inspirazio hartuta. Nondik hartu zuen izena? Ann Finkbeiner kazetariak artikulu bat idatzi zuen non azaltzen zuen bere erabakia ez idazteko emakumezko astronomo bati buruz “emakume moduan”.

Simetriaren araua da, azken finean: gizon zientzialari bati buruz esango ez genukeena ez litzateke emakume zientzialari bati buruz zertan esan. Zientzialaria gizona bada, ez da aipatzen gizona denik, ez bere emaztearen lanbidea, ez nola konpontzen den umeak zaintzeko…

Wikipediak adibide oso grafiko bat eskaintzen du: Yvonne Brill zientzialari espaziala hil zenean, New York Timesen argitaratutako laudorioa honela hasten zen:

«She made a mean beef stroganoff, followed her husband from job to job and took eight years off from work to raise three children». (2013-3-30).

Argssssss (diot nik).

Eta kazetaritzan orokorrean?

Kazetaritzari begira, uste dut Finkbeiner izeneko irizpide horiek interesgarriak direla emakume profesionalak (zientzialariak, politikariak, enpresariak…) albistetara eramateko orduan. Baina esango nuke lehenengo hiru oharrak aplikagarriak direla edozein emakumeri, ez soilik profesionalei. Hori bai, tresna apur bat moldatuko nuke eta laugarren puntua gehitu: emakumearen irudiari erreferentziarik ez egitea (edertasuna, dotorezia, daraman arropa edo orrazkera…). Bigarren oharra ere ikutuko nuke eta zabalduko nuke apur bat: «senarraz» gain, nobioa edo bikotekidea orokorrean da kontua. Eta egoera sentimentala ere bai: ezkonduta egotea, dibortziatuta… zenbatgarren aldiz…

Hauek izango lirateke, beraz, komunikabideetan edozein emakumerekin lotuta saihesteko aipamenak:

  • Emakumea dela.
  • Bere senarrari/bikotekideari buruzko informazioa. Bere egoera sentimentalari buruzko informazioa.
  • Umeen zainketaren kudeaketaren ingurukoak.
  • Bere irudiari buruzko komentarioak.

Horrela esanda, tontokeria bat dirudi, ezta? Nahiko ebidentea. Baina zenbat aldiz betetzen da komunikabide handietan? Egingo nuke egunkarien asteburuetako aldizkarietan ez oso maiz. Txutxumutxuen aldizkariez zer esango dugu.

Alderdi batzuk eztabaidagarriak dira, noski. Adibidez: ezin da inoiz harreman sentimentalei buruz hitz egin, ezta zaintzari buruz ere? Zer da desegokia, zaintzari buruz mintzatzea edo gaia emakumeen kasuan soilik ateratzea?

Tira, analisi tresna moduan ez da oso zorrotza izango, Bechdel testa bezala, baina lehenengo begiratuan emakumeen trataeraz jabetzeko balio dezake agian, batez ere genero analisiak egireko ohiturarik ez dutenentzat.

(Beno, nire lehengusinak dio gauza batzuen aurrean ez dela oso tresna zorrotzik behar).

Enlace permanente de imagen incrustada

Iturria: https://twitter.com/DiarioFatxo/status/454527147273486336/photo/1

 

 

 

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Finkbeiner testa kazetaritzan ere?

  1. abarquin dijo:

    Oso interesgarria, Mª Luisa. Mila mila esker!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s