Euskal hiztegiak: alu eta zakil, emakume eta gizon, andre eta jaun…

Benetan hiztegigileek ez dute etxeko ezer ere jartzen?

Bilaketa maltzur bat egin nuen euskal hiztegietan duela sei edo zazpi urte. Maltzurra bezain erreza. Zer aurkituko nuen “alu” eta “zakil”, “gizon” eta “emakume”, “andre” eta “jaun”… hitzak bilatzen banituen hiztegi erabilienetan? Gertatuko al zitzaidan sexismoagatik horren kritikatua izan den Diccionario de la Real Academia Española-rekin bezala? (Non honako hau aurkitzen baita oraindik: “Huérfano. Dicho de una persona de menor edad: a quien se le han muerto el padre y la madre o uno de los dos, especialmente el padre”).

Bilaketa horren ondorioz hartu nituen ustekabeetako batzuk orduan prestatzen ari nintzen lan batean jaso nituen. Duela aste batzuk berriro begiratu dut, euskara eta generoaren inguruan testu bat eguneratzeko asmoz. Konprobatu nahi nuen ea aurkikuntzek hor jarraitzen zuten. Eta bai, hor diraute, duela sei urte bezain deigarri.

Hiztegigileek esan ohi dute haiek ez dutela etxeko ezer jartzen, haiek hiztunen erabilera baino ez dutela jasotzen hiztegietan, eta erabilera aldatu ahala, hiztegiek hartzen dituzten hitzak aldatzen joaten direla; alegia, gizartea dela hiztegian dagoenaren erantzulea; gizartea aldatu ahala (matxista izateari utzi ahala), hizkuntza ere aldatuko da eta aldaketa hori hiztegietan islatuko da.

Ez dute, beraz, haien aldetik ezer ere ekartzen hiztegigileek? Zaila da sinestea honako adibideak ikusita.

Alu eta zakil

Hauta Lanerako Euskal Hiztegian begiratu ditut. Errepara diezaion irakurleak “lotsariak” terminoaren aukeraketa bitxiari lehenengo hitzean (bigarrenean ez da agertzen; zakilaren kasuan azalpen teknikoa dago soilik, ez da baloraziorik ematen):

Alu. ( *1562, 1715) 1. Emakumearen eta animalia emeen lotsariak, ematutuaren kanpo irekidura osatzen eta inguratzen duten zatiak. Ik. emakuntza. Aluaren ezpainak.
2. izond. Arrt. Esangura zehatzik gabeko irain hitza. Ik. alix(a). Mutil alua. Ken hadi erditik, alua! Alu galanta zen.

Zakil. iz. ( *1562, 1935) 1. Gizakiaren eta abere arren ernalkinaren zatia, hazia nahiz gernua kanporatzeko organo zutikorra, sabelpean kokatua dagoena. Ik. buztan 2; pitxo; pitilin. Zakil mokoa. Idi zakila. 2. Ipar. Lihoaren, kalamuaren… zurtoinaren zati gogorra; porruaren, tipularen zurtoina. Garbatzearen ondotik, txarrantxatzea, zakila azaletik bereizteko.

Andre eta jaun

Aldera ditzagun bi hitz hauek hiztegi berean (begiratu azkar bat nahikoa izango da):

Andre. ( *XII, 1545; andra XV h.) 1. Emakume itzaltsua, jaunaren emaztea. Ik. andere 1. Jauregiko andrea. Andre Milia Lasturko. Beltran Oñez Loiolako Jaunak bizkaitarra zuen andrea, etxe handi bateko alaba. Ez zen Andre Poesia bere eskuko; bazuen gidari argia: Andre Arrazoi. || Santei zenbaitetan ematen zaien titulua. Andre Santa Ana, Andre Santa Ines.
2. Emakumea, berezk. ezkondua. Arratsalde on, jaun-andreok. Andre argi haren izkribuak argitaratzeko. Gizonari eta andreari. Andre-gizonak.
3. Beh. Emaztea. Ik. gizon. Hori duk Mikelen andrea. Beti bere andrearekin ateratzen da.

Jaun. ( XIV) 1. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, lurralde, herri edo pertsonei buruz esku edo aginpidea zuena, egitura feudaleko jabea (Ik. jauntxo); delako gizartean goi mailako gizonei ematen zitzaien ohorezko titulua. Ik. andre. Bizkaiko Jaunak. Zalgizko jauna. Dukerri bateko jauna. Errege bat edo jaun handi bat. Jaun eta handikiak. || Zerbaiti edo norbaiti buruz erabateko eskua duena. Zeruko eta lurreko erregea eta jauna delako. Zure anaien jaun izan zaitez. Jaun egin zait amodioa. Nire bihotzeko jauna. Senar duenak jaun du.
2. Zernahi gizon, eta batez ere gizarteko behe mailetakoa ez dena. Jaun aberats bat. Jaun handi batekin solasean ari zela. Erromako jaun gazte batek poltsa bat urre igorri zion. Egun batean pobre, beste batez jauna. Leon du jaun horrek izena. Jaun eta andre multzo bat zetorrela. || (Izenondo gisa.). Nor da orain herrian Pattin bezain jaunik?
3. Zernahi gizonezkori ematen zaion titulua. Bai, jauna. Egun on, jauna. Eusebio jauna. Zubizarreta jaunagandik. Mikel Segurola jaunari. Mocoty jaun-andreak. Hilobiaren aitzinean hiru jaun mintzatu dira. || Jaun-andreak: hitzaldi baten hasieran erabiltzen den formula. Alkate jauna, jaun-andreak, agur. || Arratsalde on jaun-andreak! || Hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren eskuinean (Iparraldean ezkerrean) erabiltzen den gizalegezko hitza. Erretore jauna (Ipar. jaun erretora). Alkate jaunari. Gorostiaga euskaltzain jaunak. P. Lafitte jaun apez jakintsua. Ugazaba jaun-andreak.
4. J larriz. Jainkoa. Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin. Jesukristo gure Jauna, Nire Jaun eta Jainkoa. Hemen nauzu, Jauna. Begira ezazu, Jauna, zure zerbitzariaren arima. Goiko Jaun onak. Jaunari eskerrak. Igandea, Jaunaren eguna.

Nik, andrearen kasuan, faltan botatzen dut jaunaren sarreran agertzen den 3. adiera, alegia, zernahi emakumeri ematen zaion tratamendua. Adibideak kalkatzeko: Eusebia andrea, Miren Segurola andrea, egun on andrea… Izan ere, ez al da hori gaur egun “andre” terminoaren adiera zabalduena? Nolatan bada ez da agertzen hiztegian?

Mujer eta hombre

Adibide hau ere ez da makala. Zehazki gaztelania-euskara hiztegian nola dauden jasota ikus dezagun. Arreta jartzeko alderdi batzuk: a) sarreren tamaina bera, b) lokuzioen kopuru txikia “mujer” hitzaren kasuan (ez al daude gaztelaniaz eta euskaraz “mujer de letras”, “mujer de mundo”, “mujer de negocios”, “mujer de pro”…?) eta c) lokuzioetan agertzen den emagalduekiko tema (hitzaren aukeraketa ere ez da edonolakoa; balorazio morala -negatiboa- ekartzen du, prostituta hitzarenak ez bezala).

Mujer. 1 f emakume, emakumezko: los derechos de las mujeres emakumeen eskubideak; ropa para mujeres, emakume arropa; Laida ya es mujer, Laida emakumetu da. 2 (esposa) andre: la mujer de Mikel, Mikelen andrea.

  • mujer de la calle, de la vida, emagaldu.
  • mujer pública, emagaldu.

Hombre. 1 m (persona de sexo masculino) gizon, gizaseme, gizonezko: el hombre y la mujer, gizona eta emakumea, gizon-emakumeak, necesito alguien más hombre que tú, zu baino gizonagoa behar dut. 2 (adulto) gizon: vio un hombre y un muchacho, gizon bat eta mutil bat ikusi zituen.3 (especie) gizaki: el hombre y el mono, gizakia eta tximinoa; los hombres de la Edad Media, erdi Aroko gizon-emakumeak. 4 colq (marido) gizon, senar. 5 interj (asombro) hara! 6 (afecto) gizona!

  • como hombres, gizonez gizon.
  • como un hombre, gizonki.
  • cualidad de hombre, gizontasun.
  • de hombre a hombre, gizonik gizon.
  • hacer/se un hombre, gizondu:te hará un hombre,gizonduko zaitu.
  • ¡hombre al agua!, gizon bat itsasora!
  • hombre anuncio,sandwich gizon.
  • hombre de bien, gizon zintzo.
  • hombre de CroMagnon, Cro-Magnongo gizaki.
  • hombre de estado, estatu gizon.
  • hombre de la calle, kaleko gizon, herritar xehe.
  • hombre de letras, letra gizon.
  • hombre de mundo, plazagizon.
  • hombre de negocios, negozio gizon.
  • hombre de paja, eskumakila, lastozko gizon.
  • hombre de palabra, hitzeko gizon.
  • hombre de pro, gizon zintzo.
  • hombre del tiempo, eguraldi gizon.
  • hombre libre, (fútbol) atzelari aske. [fr arrière volant, ingl sweeper]
  • hombre lobo, gizotso.
  • hombre orquesta, orkestra gizon, kide bakarreko banda.
  • hombre rana, giza igel.
  • pobre hombre, gizagaixo.
  • portarse como un hombre, gizon portatu, gizontasunez jokatu.
  • ¡sí hombre!, bai, motel!;(expresando desacuerdo) bai zera!

Apur bat asimetrikoa, ezta?

Vox hiztegian ia berdin agertzen dira; diferentzia nagusia da bertan beste emagaldu bat (hirugarrena) txertatzen dela, argi eta garbi geldi dadin:

Mujer. 1. Emakume, emakumezko. 2. (Esposa) andre. Laida ya es mujer. Laida emakumetu da.

  • Mujer de la calle. Emagaldu.
  • Mujer de la vida. Emagaldu.
  • Mujer pública. Emagaldu.

(Ezin dut linkatu; hiztegia on line kontsultatzeko debaldeko aukerak gastatu ditut eta).

Labayruko hiztegian ere “mujer de la calle / de la vida” da aurkezten duten lokuzio bakarra “mujer” hitzaren azpian. “Gizon” hitzaren azpian, berriz, goian ikusi ditugun hainbat lokuzio agertzen dira.

Apaintzera

Nire lehengusinak dio hau ez dela oso azterketa sakona. Azterketa sakonago batek ez dakit nik bada zer emango lukeen… Tira, Diccionario de la Real Academia Española orraztuko omen dute laster. Euskal hiztegi batzuk apur bat apaintzea ere ideia ona iruditzen zaigu bioi, berandurako utzi gabe.

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Euskal hiztegiak: alu eta zakil, emakume eta gizon, andre eta jaun…

  1. Mintxo dijo:

    Bera herrian behintzat, “zakil” hitza, irain gisa, “alu” hitzaren pareko omen da.

  2. abarquin dijo:

    Eskerrik asko, Mintxo! Nik dakidanez, orokorrean “alu” gehiago erabiltzen da irain moduan, baina herri batzuetan “zakil” ere entzuten da; Beraren kasua izan daiteke. Bi hitz horien arteko konparazioan “lotsariak” hitzaren hautaketan fijatu naiz ni; hitz oso deigarria da eta aluaren kasuan soilik idatzi dute.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s