Lehengo neurriak egun gutxitan berreskuratzen dituzte
Emakumezko kirolari sexyak, neska txiki sexyak, emakumezko langile sexyak, panpin femenino sexyak, marrazki bizidunetako neska sexyak… hori da hori bonbardaketa, emakumeok inoiz ez ahazteko gure ardura nagusienetako bat dela gizon heterosexualen begietara uneoro desiragarri egotea (merkatuak “desiragarria” preskribatzen duen bezala; badaezpada diot, ea pentsatzen dugun gure desioek hartzen duten forma guk bakarrik asmatzen dugula eta ez edertasunaren industriak).
Erditu berri sexyen kanpainarekin erasotzen gaituzte azken aldi honetan, Idurre Eskisabelek duela aste gutxi Berriako bere zutabe batean azaldu zigun bezala. Fenomenoa interes handiz behatzen dut aspaldidanik eta beti harritzen nau ze lotsa gutxirekin saltzen diguten eredua.
Hona hemen azken hilabeteotako zenbait adibide, emakumeek aste gutxitan lehengo figura berreskuratu dutela nabarmentzen dutenak (Carbonerok sei astetan, Patakyk hirutan, hara):
Iturria: http://www.diariovasco.com/v/20140411/gente/elsa-pataky-icono-mamas20140411.html
Beste adibide polit bat. http://www.lavanguardia.com egunkarian horrelako titular bat aurkitu dut duela egun gutxi: «Vanesa Lorenzo, espectacular en sus primeras vacaciones como mamá«. Lehenengo paragrafoan:
“Vanesa Lorenzo ejerce de mamá modelo en sus primeros meses de maternidad. La maniquí está pasando sus primeras vacaciones estivales como madre en Ibiza. Lorenzo, que luce una figura espectacular y ya puede presumir de cuerpazo en bikini después de dar a luz el pasado enero a su hija Manuela”.
Mama modelo, figura espectacular, presumir de cuerpazo… Zelako artista, kazetaria. Ez da makala esaldi gutxi batzuetan horrenbeste topiko biltzea, ez horixe.
Haurdunak ere sexy agertzen dira
Baina kontua ez da soilik erditu berriek berreskuratu behar dituztela kanonaren neurriak (inoiz izan badituzte). Haurdunaldian ere sexy egon behar dira emakumeak! Hona hemen web orri bereko beste artikulu baten titularra: Las embarazadas más sexys. Embarazos bellos en los que los kilos casi no se notan pese a las muy prominentes barrigas. Harrapazan, neska.
Hamasei zelebritiren argazkiak daude bertan, beste emakumeontzat eredu. Hona hemen irudien ondoan dauden komentario argigarri batzuk, badaezbada:
– “Vanessa Lorenzo, espléndida y embarazada con un vistoso vestido rojo en la Gala contra el Sida. La novia de Carles Puyol puede presumir de haber tenido un embarazo que no ha pasado factura a su bella silueta. Lorenzo no se ha quitado ni los tacones para lucir palmito en las fiestas a las que ha acudido mientras aún estaba en estado.”
– “La actriz Kate Winslet cogió algo de peso en la recta final de su tercer embarazo, aún así, estaba espectacular.”
– “A la presentadora y modelo Pilar Rubio su primer y esperado embarazo le ha sentado fenomenal. Aquí en una imagen del programa ‘El Hormiguero 3.0’ donde colabora cada semana y en el que vamos siguiendo la evolución de su tripa y de su cuerpo. Rubio está divina y no ha cogido prácticamente peso con la gestación.”
Arranopola, zelako koadrila. Meriendatzeko gogoa ematen dit hori guztia irakurtzeak. Ea umeek bokata zati bat utzi duten hor nonbait…
Bortizkeria sinbolikoa. Eta erresistentziak
Tema mediatiko hori bortizkeria sinbolikoaren adibide bikaina iruditzen zait. Pierre Bourdieuk azaldu zuen bezala, biolentzia sinbolikoa sumisio gisa antzematen ez diren sumisioak lortzen dituen biolentzia da; espektatiba kolektiboetan, sozialki irakatsitako ideietan oinarritzen dena. Erasoa ez da fisikoa eta menperatuak ez du biolentzia mota hori biolentzia gisa antzematen.
Ez da erresistentziarik falta, hori ere egia da. Hor dago stopgordofobia facebooka (ze ona den). Edo A beautiful body liburua, non egileak, Jade Beall-ek, amak diren emakume askoren gorputzen argazkiak jasotzen dituen, kanonaren neurrietaz paso eginez. Edo «4th Trimester Bodies Project», argazki sail bat non Ashlee Wells Jackson-ek ere umeak izan dituzten emakumeen gorputz benetakoak aurkezten dituen.
Iturria:Iturria: stopgordofobia
Bai, baina. Bortizkeria sinbolikoa, kanonetara hurbiltzeko presioa, korronte nagusiko produktuetan agertzen da etengabe eta populazio osora heltzen da; erresistentziak, berriz, bilatu behar dira bidezidorretan eta ez dira jende guztiarengana iristen. Beti bezala, uste dut hezkuntza dela bidea, zein bestela; gazteek patriarkatuaren tranpak detektatzeko tresnak garatu behar dituzte hezkuntzaren bidez.
(Bai horixe, kontu hauetaz hitz egiten, sekulako gosea sartu zaigu lehengusina eta bioi. Poltsa hartu eta bagoaz lehenbailehen pintxo pare bat jatera, ea berdintzen dugun).