Oporretan opari egokien bila (“Tori lerde zapi eder hauek zure umearentzat!”)

Frantziako Périgord eskualdean dagoen Sarlat herri politean, kale kantoi baten bueltan souvenir denda batekin egin dut topo (konka!). Horra hor begietatik sartu zaizkidan lerde zapi ederrak.

irudia 1

12 euro ziztrinengatik, ze trapu erabilgarriak zure umeak elastikoa ez zikintzeko askaltzen duen bitartean. Eta ze onak, aldi berean, bizitzaren inguruko lehenengo lezioak jaso ditzan. Umeak ezin izango ditu zapiak irakurri, baina irudien bidez asko ikasten dute txikiek (pixkanaka hasi behar dute gainera, modu deibertigarrian). Eta baberoek irribarre bat piztuko dute ikusten ditugun nagusiongan, zalantzarik gabe (“1.000 sourires garantis”, iragarkiak dioen bezala), konplizitate keinu batekin batera, zeren adinekook badakigu jada bizitza nolakoa den. Bide batez, eta inkontzienteki, irudiek lagunduko digute umea behar bezala tratatzen, berarekin hitz egiteko hitzak eta doinua aukeratzen… ez delako gauza bera etorkizuneko rockero gogor batekin aritzea (mutilaren kasuan) edo etorkizuneko aingerutxo batekin (neskarenean), hori argi dago.

Esan bezala, merkeak eta hainbat zentzutan erabilgarriak. Gehiago ezin da eskatu, ezta?

Frantsesez ez zarela moldatzen? Ni oso ondo ere ez, baina tori itzulpen azkar batzuk:

irudia2

Nagusitan ni izango naiz…

Suhiltzailea! / Ama bezain polita!

irudia 3

Shoppingaren erregina! / Super heroia!

irudia 4

Urrezko baloia! / Super fashion!

irudia 5

Rock izarra! / Super sukaldaria!

irudia 6

Super heroia! / Benetako aingerutxo bat!

Nahikoa, ideia bat egiteko, ezta? Familian eta lagunartean zenbat umetxo dauden kontatzen ari naiz… ea ba zenbat diru gelditzen zaidan…

Neska-mutil bixkiak dauzkan lagun batentzako argibide garrantzitsua: ez erratu zapiak jartzeko orduan, batez ere mutilaren kasuan. Neska batek “super heroia” edo “urrezko baloia” eramatea dibertigarri gelditu daiteke (ai, neska hauek, beti mutilak bezalakoak izateko nahian…). Mutilak “ama bezain polita” edo “super-fashion” eramatea, berriz, oso kaltegarria izan daiteke (ea norbaitek -berak barne- pentsatuko duen maritxua dela…).

Nire lehengusinak dio dudarik gabe erregalu i-de-a-la dela “guk-berdin-hezten-ditugu-baina-zein-desberdinak-diren” saileko gurasoentzat. Ze gaiztoa den.

(Eta gehitzen du ziur dagoela Valladolideko alkateari ere oso politak irudituko zitzaizkiola eta ilobei horrelakoak oparitzen dizkiela. Haraaaa).

 

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Oporretan opari egokien bila (“Tori lerde zapi eder hauek zure umearentzat!”)

  1. Pingback: Gurasoak 2014-09-23 | Txapa Irratia 97.20FM

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s