Txankleten eta galtzerdien sexuaz

Duela aste gutxi, oraindik uda zela, Gasteizko supermerkatu batean honako eskaintza hau aurkitu nuen. Goiko partean kartel batzuek azaltzen ziguten bezerooi zer genuen begien aurrean:

114 113

Hara, txankletak emakumeentzat ziren, eta zuekoak gizonentzat. Baina ez da ilegala nik zueko horiek erabiltzea eta txinalak nire semeak eramatea, ezta? Orduan zertarako daude ohar horiek hor?

Kartel horiek zer dira, deskriptiboak ala preskriptiboak? Alegia, besterik gabe azaltzen digute nork erabili ohi dituen produktuok (zertarako?), ala esaten digute nork erabili behar dituen? Mmmmmm.

(Ariketa polita hizkuntzalarientzat. Izan ere, John L. Austin-ek bere How to do things with words testuan“speech acts” edo “hizkera ekintzak” delakoak aurkeztu zituen. Berak eta bere ondorengoek argi eta garbi erakutsi ziguten hitzen bidez ez ditugula soilik gauzak adierazten; hitzak ekintzak ere badira, eta haien bidez gauzak gertatzea lortzen da, orobat).

Edo beste modu baten galdetuta:

Zergatik zehazten da hori? Ze premia dago? Behar al dugu bezerook norbaitek hori azaltzea? Nork behar du, bestela, produktuak emakumeentzat ala gizonentzat diren argi gelditzea?

Hurrengo kaxan, berriz, txankletak nahastuta daude, baina gonak ez, kontuz gero:

115 117

Kaxa honen aurrean ere sentitu dute dendariek zehazteko premia (bularretako ikusezina da salbuespena; pentsatuko zuten kasu horretan ez zela behar?):

119 122

Galtzerdiekin ez erratzea ere garrantzitsua izango da. Hurrengo argazkian ez bada argi ikusten, ezkerrekoen gainean “niña” jartzen du eta eskumakoen gainean “niño” (Hello Kitty vs. Spiderman; klasiko bat):

128 130

Helllo Kittyren produktuak soilik neskentzat direla behin eta berriro abisatzea ezinbestekoa iruditu zaie dendariei (bale, badakit mutil gutxik jantziko lituzketela produktu horiek, baina aukera bera ere ukatzen da karteletatik uneoro):

132 134

Egingo nuke ohar «generiko» horiek oharkabe pasatzen zaizkigula bezero gehienoi, ohituta gaudela… Inertziak eramanda denok, dendariak eta bezeroak… Hori da azken finean biolentzia sinbolikoa, ezta?, biolentzia moduan somatzen ez den bortxa; balore, ideia eta jokabide sozial batzuk erreproduzitzen ditu eta ohartu gabe geuk ere horrekin kolaboratzen dugu. Askatasuna gezurrezkoa da: bezerook nahi duguna erosi ahal dugu, bai, baina ezin dugu nahi duguna erabili, mila modutara jakinarazten zaigunez. Manten ditzagun gizon eta emakumeen arteko distantzia, ez gaitezen nahastu.

Egun hauetan asaldatu gara Hipercoreko umeentzako bodyekin (“Inteligente como papá”, “Bonita como mamá”), baina gure egunerokotasunean utzi diogu mezu binarista orokorrak identifikatzeari eta zalantzan jartzeari. “Normaltzat” jotzen ditugu. Eta ez dira desagertzen ari, guztiz alderantziz. Izan ere, azken aldi honetan ez diegu gure umeei lehengo kinder sorpresa “unisexak” erosten; orain kinder sorpresa berezituak eskuratzeko aukera dugu, desberdinak neskentzat eta mutilentzat. Kinder desberdinak. Harrapazank. Arrautzetan ez du letrekin jartzen mutilak azkarrak direla eta neskak, berriz, politak, baina ez al da beste modu bat (eraginkorragoa) horixe bera adierazteko?

A, beno, euskararen inguruan zer esango dugu… Ezta hitz bat ere kartel horietan. Tira, prezioak igual, ez?

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s