Gure ikasle etorkinak ez direla etorkinak: lezio guay bat

Ikasle guztiak dira hemengoak, noski

Irakasleon artean gai garrantzitsua da zein trataera ematen diegun familia immigratuen seme-alabei: ea eskolan “bertako” moduan tratatzen ditugun eta ez “atzerritar” moduan, haiek bertako moduan eta gizarte honen erabateko partaide senti daitezen, bertako identitatea ere garatu ahal dezaten. Eskola inklusiboan ume guztiak dira hemengoak, berdin dio non jaio diren edo nondik etorri diren.

Baina hara non, irakasle batzuoi maiz egokitu zaigu azaltzea/kritikatzea zein den Estatu kanpotik etorritako umeen egoera edukatiboa Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gure gizartea zein modu desorekatuan eskolatzen ari den ume horiek sareen artean (eskola publikoan batez ere). Eta badaudela eskola batzuk non etorkinak bakarrik dauden eta beste batzuk non ez dagoen bat ere ez, eta eskola horiek are bata bestearen ondoan egon daitezkeela, sare berean ere bai. Eta horren arrazoiak bilatu behar direla, gure gizarteaz ez duelako oso ondo hitz egiten, eta familia etorkinik ez izateko eskola batzuek garatzen dituzten estrategiak zeintzuk diren aztertu (salatu?) behar dela. Eta begiratu behar dela, orobat, zergatik administrazioak egoera negargarri batzuk onartzen jarraitzen duen hainbat urte pasatu ondoren. Eta zergatik administrazioak ez duen baliabide nahikorik bideratzen familia etorkinen umeak eskolatzeko erronka sozialari erantzuten dioten eskolei laguntzeko. Eta…

Hori guztia tratatzeko “etorkin” esaten dugu. Eta begira zer gertatzen zaigun…

Batzuek ematen diguten LEZIOA

Irakasleoi behin baino gehiagotan suertatu zaigu, goiko gaiak modu aldarrikatzailean tratatzean, norbaiten LEZIO bat jaso behar izatea. Honakoa, gutxi gora-behera:

“-Baina zergatik deitzen diezu etorkinak ume horiei? Denak dira hemengo umeak, denak dira berdinak, ez du inporta non jaio diren. Diferentzia horiek egitea ez da egokia, ez da zuzena, diskriminatzailea da, aizu….”

Harrapazank.

LEZIOA ematen diguna hezkuntza administrazioaren arduradun edo teknikari bat izan ohi da, baliabide batzuen giltza duena, testuinguru batean non ume horiek administraziotik jasotzen duten atentzioarekiko kritika agertzen den edo baliabide gehiago eskatzen diren.
Tranpa egiten digute: “etorkin” kategoria mapatik desagerrarazten digute, beharrezkoa den unean bertan. Izena desagerraraziz errealitatea ere desagertuko delakoan…? Bada ez da desagertzen, baina hura tratatzeko tresnarik gabe utzi nahi gaituzte, hori bai. Hor al dago gakoa, trikimailu linguisktiko baten bidez aldarrikapena desaktibatzean?

Bitxia da: momentu horretan, bileran, hitzaldian edo dena delakoan, emandako lezioak presente dauden beste pertsonen berehalako oniritzia jasotzen du. “Bai, bai” adierazten dute gehienek buruarekin, ustekabean harrapatuta, haiek ere diskriminazioaren kontra daudela argi uzteko amoz. Segada agerian jartzeak, berriz, azalpena eskatzen du (denbora eta ahalegina), eta ez da beti horren arrakastatsua izaten. Diskurtso politikoki zuzena besteak dirudi.

Behin baino gehiagotan jaso dut nik lezioa, baina ez naiz bakarra, noski. Ume etorkinekin egunero lan egiten zuen eta ume horiek egoki artatzeko baliabide gehiago eskatzen zuen eskola bateko zuzendaria kikilduta ikusi nuen bilera batean lezioa jaso ondoren; baliabide gehiago ematea ukatzen zuen hezkuntza arduradunak bota zituen esaldiok. Errealitatean erabat inplikatuta zegoenak ez zeukan diskurtso zuzena; bulegariarena, berriz, perfektua zen. Orduan zuzendariak egin behar izan zituen ahalegin urduriek –bere burua “arrazista” izateko susmoaz ahal bezala defendatzeko, bere zilegitasuna berreskuratu ezinik– bileraren benetako helburuez despistatu zituen partaide guztiak. Jokaldi bikaina.

Beti bezala, oso garrantzitsua da nork esaten duen “ez direla etorkinak, herritar arruntak baizik” eta zertarako. Ez da gauza bera esaldia arrazakeriaren kontrako aktibista bati entzutea (printzipio bat edo helburu bat adierazten ari da, finean) edo gobernuarekin lotutako teknikaria edo kargu bati izatea (kolektiboari arreta gehiago ukatzea justifikatzen ari da, finean).

Americanah eleberria

Zergatik gogoratu naizen horretaz gaur? Chimamanda Adichieren Americanah nobela (Penguin Random House 2014) irakurtzen ari nintzela, pasarte hauek aurkitu ditudalako beltz estatubatuarren inguruan:

“Querido estadounidense no negro, si un negro estadounidense te cuenta una experiencia relacionada con el hecho de ser negro […] no digas “Estamos cansados de oír de razas” o “No hay más raza que la humana”. Los negros estadounidenses también están cansados de hablar de raza. Desearían no hacerlo. Pero siguen soportando putadas (418-419).

“[…] a los blancos no se los trata de pena en las comunidades de afroamericanos de clase alta y a los blancos no se len niegan préstamos bancarios o hipotecas precisamente porque son blancos y en los jurados los miembros negros no juzgan a los delincuentes blancos con mayor severidad que a los delincuentes negros por el mismo delito y los agentes de policía negros no detienen a blancos por conducir siendo blancos, y las empresas de negros no dejan de contratar a alguien porque su nombre suene a blanco, y los maestros negros no dicen a los chicos blancos que no tienen inteligencia suficiente para llegar a médicos […]” [419].

“Y un tío va y le pregunta al profesor Hunk: […] “¿por qué tenemos que hablar siempre de la raza? ¿No podemos ser sencillamente seres humanos?” Y el profesor Hunk respondió: “En eso consisten precisamente los privilegios de los blancos, en que tú puedas plantear una cosa así. Para ti, la raza en realidad no existe porque nunca ha sido una barrera. Los negros no tienen esa opción. Un negro en una calle de Nueva York no quiere pensar en la raza, hasta que intenta parar un taxi, y no quiere pensar en la raza cuando va al volante de su Mercedes por debajo del límite de velocidad, hasta que un poli le da el alto […] [443-444]

Eta abar.

Pasarteak ondo gordeko ditut. Susmatzen dut erabiltzeko aukera izango dudala.

Oraindik bi ohar: Gracia Trujillo eta La pulga snob

Bat:

Gracia Trujillo aktibista bollera duela aste gutxi entzuteko parada izan dut, Gasteizen, bere liburu baten aurkezpenean. Umore puntu batekin aipatzen zuen bere aktibismo modukoen aurrean badaudela esaten dutenak: “ez, ez, zertarako aldarrikapen horiek; lesbianak, gayak, transak… horrela sailkatzea ez da beharrezkoa, denak gara pertsonak eta listo, ezta?, pertsonak…” Gracia Trujilloren komentarioa laburra eta argia izan zen: “ni kalean erasotzen nautenean, ez dute egiten pertsona naizelako, bollera naizelako baizik”. Gracia Trujillok emakume/gizon binarismoa arbuiatzen du, baina transmarikabollo borrokak kategoria horiek aktibatzen ditu beharrezkoa denean, tresnak direlako. Hori bakarrik falta zitzaigun.

Bi:

Ez da gauza bera baina antzekoa. Batzuetan diskurtso politikoki zuzenak solaskidea KO utzi ahal du, La pulga snobek dioen bezala:

InjusticiaIturria: http://www.lapulgasnob.com/2012/12/injusticia.html

Argi ibili!

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s