Gure umea hazi intersexuala balitz bezala

005 (4)

Bai, argi eta garbi. Aholku/irizpide/ideia bakarra eman beharko banio generoaren gaiaren inguruan kezka daukan guraso bati, horixe esango nioke: hazi zure umea intersexuala balitz bezala. Hezkidetzan interesatutako irakasle bati gauza bera iradokiko nioke.

Eskola bateko gurasoen elkartetik eskatu berri didate generoaren berdintasunaren inguruan hitzaldi bat emateko. Berdintasunaren premia hezitzaileon diskurtsoan egotea oso beharrezkoa da, noski; bide luzea daukate emakumek eta neskek lortzeko mutilek eta gizonek dauzkaten aukerak, abantailak, boterea. Baina batzuetan zera botatzen dut faltan “hezkuntza eta generoaren” inguruko diskurtsoan: askatasunaren aldarrikapena. Eta diskurtsoan gabezia hori detektatzen badugu, zer esango dugu praktikari buruz…

Nire testu eta hitzaldi ugaritan Marina Subirats aipatzen dut, gaia oso ulergarri azaltzen duelako:

“[Los géneros] tienen que desaparecer en tanto que modelos de comportamiento y de acción impuestos por la sociedad, obligatorios para los individuos en función de su sexo.  […] Lo que no tiene sentido es que la agresividad sea prescrita a los muchachos por el hecho de serlo, esté o no en su naturales y en su voluntad; y la ternura y la empatía en las muchachas, aunque no vaya con ellas. Cada ser humano debe ser libre para elegir aquellas actitudes que le son afines […]. Cada ser humano debe poder combinar las antiguas características femeninas y masculinas que habitan en él o en ella, y poder hacerlo desde la libertad, en las dosis y las circunstancias que le parezcan más convenientes”. (Subirats Forjar un hombre, moldear una mujer. 2013. Girona: Aresta Mujeres. 184-185).

“Aurrekoarekin ados gaude?” Horixe da gurasoei luzatzen diedan galdera haiekin biltzen naizenean. Horrela planteatuta zaila dirudi Subiratsekin ados ez agertzea, ezta? Nor ausartuko da esaten horri gaizki deritzola? (Orokorrean, diot, badakit batzuek “gizon gizona” eta “emakume emakumea” aldarrikatzen dituztela). Bada horixe, normalean baietz esaten dute, ados daudela. Trikimailu txiki bat da: pakto hori egin ondoren, gertuago daude darabilgun gaia propio moduan ikusteko.

Baina zailagoa da gurasook (eta irakasleok) konturatzea geuk ere gure umeak presionatzen ditugula neskak eta mutilak oso modu hertsian izateko. Eta are zailagoa detektatzea nola egiten ditugun presio horiek eguneroko bizitzan: ze ekintzaren bidez, ze hitzen bidez… Momentu oro egiten ditugun arren. Izan ere, gure seme-alabak ez dira batere antzekoak ezta txiki-txikiak direnean ere (haiek “nahi dutena aukeratu” baino lehen). Urrundik ikusten da nor den mutila eta nor neska, salbuespenik salbuespen (ilearen luzera eta orrazkera, erosi dizkiegun arropa eta zapatak, belarritakoak eraman ala ez…). Eta beste guzti-guztia: jasotzen dituzten opariak, gelen dekorazioak, haiengan bultzatzen ditugun ezaugarriak…

Zaila baldin bada guk horren inkontzienteki edo “natural” egiten duguna presio moduan ulertzea, are gaitzagoa da irudikatzea horri buelta nola eman, nola jokatu gure umeen gainean presio horiek ez egiteko. Inbertsioaren araua oso baliabidide eraginkorra da adierazpen baten edo egoera baten egokitasuna analizatzeko. Gizona dagoen lekuan emakumea jartzeak, eta alderantziz, argia fokatzen du susmatutako sexismoaren gainean. Publizitatea da adibide klasikoa: autoen iragarkietan ez da mutilik agertzen erdi biluzik bere gorputza eskeintzen bezeroak erakartzeko asmoz; emakumeen gorputzen erabilpena sexista da.

Dagokigun gaiarekin lotuta ere erabil daiteke arau hori, baina askoz ideia indartsuagoa iruditzen zait beste hau:

Tratatu zure umea intersexuala balitz bezala. Berdin zein sexu egotzi dioten jaio denean.

Intersexualitateak esan nahi du jaiotzean medikuek ezin izan dutela umea sailkatu emakume edo gizon moduan. Ez da inolaz ere ezohikoa: 100 jaiotakoen artean ume batengan desberdintasunen bat agertzen da bere garapen sexualari dagokionez; 2.000ren artean, berriz, ume baten sexu organoak sailkatuezinak getatzen zaizkie medikuei eta ezin diote txikiari sexu bat egotzi (Gerard Coll-Planas & María Vidal (2013). Dibujando el género. Barcelona: Egales. 64). Ez naiz sartuko intersexualen tipologian ezta historian zehar umeei egin dizkieten interbentzio mediku izugarrietan sexu jakin baten itxura emateko, batez ere gurasoak eta gizartea lasaiago sentitzeko helburuarekin, nahiz eta kasu gehienetan umeek osasun arazorik ez eduki eta ebakuntza horiek beharrezkoak ez izan.

Kontua da jaio zaigun umea intersexuala dela, eta hazi/hezi nahi dugula bere aukerak inolaz ere mugatu gabe, bere burua askatasunez eraiki dezan.

Pentsatzen dugu, beraz, ez dela nagusion erabakia gure umea zer izango den, berak deliberatuko duela zer izan nahi duen. Neska, mutil edo ez bata ez bestea, zeren posible baitu binomio horretatik kanpo sentitzea, bere burua sailkatu nahi ez izatea, edo bere burua ikusteko modua denboran zehar aldatzea.

Hori horrela hartuta, nola haziko dugu gure txikia? Ziur asko aukera guztiak eman nahiko dizkiogu, neskek orain arte izan dituztenak zein mutilek izan dituztenak. Ziur aski prakak eta gonak eskeiniko dizkiogu; sandalia arinak eta futbol zapatilak; panpinak eta kamioiak; gaur ile laburra, urtebete barru ile luzea. Hitz egingo diogu neskei batez ere hitz egiten diegun bezala (samurtasunez) eta mutilei batez ere hitz egiten diegun bezala (konplizitatez). Eta berarengandik datozen erreakzioak ez zaizkigu desegokiak irudituko bere generoarekin ez datozelako bat, gure umeak ez daukalako generorik. Izan ere, zentzu zabalean, ez al dira intersexualak ume guztiak sozializazioaren zama osoa haien gainean erori arte?

Ametsa da. Dakigunez, gizarteak ez digu utziko gure umea azaldu dudan bezala hazten; lagunek, senideek, bizilagunek… eta produktu kultural guztiek gogoraraziko digute berari zein arduradunoi mundua bitan banatuta dagoela eta definitzen ez denarentzat bizitza zaila dela. Eta neska edo mutil moduan errekonozituko dutenez, horren arabera zuzenduko dira berarengana, bere izaeran eragiten.

Hala ere, ze interesgarria iruditzen zaidan beste ikuspegia aukera moduan: gure umeak esparru edukatibo batzuetan genero presio gutxiago pairatzea ekarriko balu sikiera, ez litzateke gutxi; askatasunerako zirrikitu batzuk irabazten saiatuko ginateke egunero, arnas apur bat hartu ahal izateko…

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Gure umea hazi intersexuala balitz bezala

  1. olatz dijo:

    Oso ona Amelia!!! Guztiz ados nago jarri duzunarekin. Ez da kontu erraza baina saia gaitezen! Saia gaitezen inor neska/mutil dela “ikusi” gabe tratatzen, edota hori oso zaila egiten zaigunez, saia gaitezen daukagun tratuaren arabera, ea horixe bera egingo genukeen pentsatzen aurrean daukaguna mutila izan beharrean neska izan balitz edo alderantziz…Eman diezaizkiegun buelta batzuk gure jarrerei. (Esaterako, umeen kasuan, akatsa egiteko eskubide bera ematen al diet neska edo mutila izan? Defendatzeko eskubide bera ematen al diet neska bati edo mutik bati liskarren batean? Arropen eta itxuraren erreferentzia berdinak egiten al dizkiet neska edo mutila izan? Zenbat azalpen ematen dizkiegu batzuei eta besteei? ze tonu? …)

  2. abarquin dijo:

    Erabat ados, Olatz! Gurasook eta irakasleok, umeekin hitz egitean, ze tonu, hitz, eduki… desberdin erabitzen ditugun, neska ala mutila izateagatik, konturatu gabe gehienetan. Lan galanta -pertsonala- daukagu aurrean umeei aukera berdinak eman ahal izateko. Hurrengo posta, horren inguruan🙂

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s