Emakumeoi 016ra deitzeko aholkatu digute behin eta berriro…

Bortizkeria matxistaren kontrako eguna ez da bukatu oraindik. Autobuseko irratian eta tabernako telebistan mezu bat errepikatu da eta Mariano Rajoyk berak inork baino argiago esan du:

“Llamad al 016, porque esa llamada no solo os devolverá la vida que os merecéis, incluso podrá salvaros”.

(Bai, Rajoyk; indarkeriaren biktimeen aldeko baliabideetan horrenbeste murrizketaren arduradun nagusia ez balitz bezala. Bai, dei bakar batekin dena berehala konpontzea posible balitz bezala. Bai, emakume guztiek gure gizartean aukera berberak eta babes berbera jasoko balituzte bezala: langabetuek, etorkinek, paperik gabeek, prostitutek…).

Emakumeon erantzukizuna da

Gaur emakumeoi behin eta berriro esan digute: 016ra deitu, tratu txarrak salatu, ez jasan gehiago, ez gorde samina kolkoan…

Mezu argi bat jaso dut: indarkeria matxista emakumeen erantzukizuna da. Ez baduzu 016ra deitzen, ez baduzu salatzen, dena irensten baduzu…

Irratian eta telebistan ez dut gizonengana (erasotzaileengana) zuzendutako mezurik entzun: ez “nahiko da, erasoak bukatu behar dira behingoz”, ez “hiltzaileek eta erasotzaileek arriskuan jartzen dute gure gizartea”, ez “legearen indar guztia eroriko da erasotzaileen gainean”, ez “gobernuak bortizkeria matxista gaitzesten du eta ez du toleratuko”, ez “utzi behingoz erasotzeari eta erailtzeari”, ezta beste eraso mota askoren aurrean entzuten diren esaldiak ere, erasotzaileei zuzenean lotuta, bortxaren erantzuleak nortzuk diren argi transmititzen denean.

Horrelakoren bat esango zuten, eta nik ez dut entzun? Ihes egingo zidan agian…

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s