Kolpeen bideoak dibertigarriak al dira? (Sozializazio uneak airean harrapatzen)

 

Ilobari bideo bat heldu zaio

-Izebak: zer da hori?
-Ilobak: (telefonoari begira) bideo bat, jendea kolpeak hartzen agertzen da, batzuk irristatzen dira, edo gauza bat erortzen zaie gainean.
-Izebak: gustatzen zaizu?
-Ilobak: ez asko, batek bakarrik egiten dit grazia, hauxe.
-Izebak: eta zer esan diezu lagunei?
-Ilobak: ezer ez. Beste guztiei grazia egiten die.
-…

Bada horixe, atzo nire hamar urteko ilobari bideo labur bat heldu zitzaion whatsappez, bere lagun taldeko batek bidalia, emotikono irribarretsu askorekin batera. Minutu batzuk irauten zuen eta pasarte ugari ikusten ziren non zenbait pertsonak kolpe bat hartzen zuten, modu batean edo bestean. Sorpresa da osagai garrantzitsu bat; protagonistek ez dute espero, eta, bat-batean, konka. Pasarteak ondo ebakita daude oro har; batzuetan alboan daudenen barre algarak entzuten dira, eta kaskakoa jaso duena ez duzu ikusten kolpearen osteko hurrengo minutuetan, ez da erakusten pertsona nola gelditzen den, ea altxatu ahal duen, ea kexatu edo negar egiten duen, zenbat denbora behar duen erreakzionatzeko, zerbitzu medikoak atenditzera etortzen diren… Minari ez zaio arretarik jartzen. Kolpea (batzuetan algarak) eta listo. Helburu umoristikoa dauka bildumak.

Batzuetan umeen sozializazioaren une bat harrapatzen duzu, une esanguratsu bat, horra hor, eta ikusi ahal duzu sentsibilitatea nola eraikitzen den gure gizartean, taldean, besteen elkarrekintzan, kulturalki. Ilobari bideoak ez dio graziarik egin, baina uste du besteei grazia egiten diela eta berari ere egin behar diola, eta ez dago prest besteen artean desberdin agertzeko. Iloba ikasten ari da kolpeen kontu hori dibertigarritzat jotzen.

(Ikasiko du azkenik? Beno, tira, izeba moduan ez diot errez jarriko, daitort🙂.

Enpatiaren kontrako entrenamendua?

Bideo horiek ezagutzen nituen, noski. Taberna batzuetako bideo-telebistan ikusi ditut soinurik gabe, atzean tabernako musika entzuten zen bitartean: automobilismo edo motorismoen istripuak, pertsonak irristatzen eta zorura erortzen, edo beste mota bateko kolpe bat hartzen…

Bideo mota horri ez diot nik inoiz graziarik aurkitu. Badirudi, berriz, batzuei bai egiten diela. Zer da, gizakien aniztasuna edo sozializazioaren ondorioa? Lehenengoa ukatu gabe, bigarrena ere badela uste dut. Bidenabar, nire esperientzian, mutilek eta gizonek gehiago erakusten dute jarrera hori, haiek dira batez ere barre algaren artean bideoetan ikusitakoa ospatzen dutenak, edo bideo horiek lagunei bidaltzen dizkietenak. Mutilak dira gehiagotan benetako bizitzan elkarri barre egiten diotenak horrelako egoera bat gertatzen bada: haietako bat erortzen bada, edo buruan baloikada bat jasotzen badu… Kaltetua saiatuko da askotan bere mina ez erakusten, besteak beste lagunen karkarak ez luzatzeko. Batzuetan pentsatu dut maskulinitate konbentzionalaren islak direla. Baina kontua da produktu horiek pertsona guztiei heltzen zaizkigula. Enpatiaren kontrako entrenamendua izango da denontzat? Minari ez erreparatzen, gorputzak trapuzkoak balira bezala ikusten ikasteko tresna bat?

Oraintxe bertan

Lerro hauek idazten bukatzen ari nintzela, ilobak beste mezu bat erakutsi dit, oraingoan poz handiz. Lagun batek argazki bat bidali dio, ilobari berari hartutako argazki bat, baina photoshopa aplikatu ondoren. Bertan nire ilobak begi urdinak ditu, aho gorri-gorria, bekain depilatu eta markatuak eta betile luzeak. Haien taldeko neska guztien argazki photoshopeatuak heltzen ari zaizkio banan-banan, ume guztiak tankera berean “edertuak”. Begira, begira, izeba…

Jeseeeus, zenbat sozializazio denbora gutxian.

Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Kolpeen bideoak dibertigarriak al dira? (Sozializazio uneak airean harrapatzen)

  1. Pingback: GURASOAK desikasten – Arrosa

  2. Pingback: Kolpeen bideoak dibertigarriak dira?

  3. Pingback: Lau emakume, lau elkarrizketa, gurasotasunaren bueltan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s