“Mejor solteras”. Emakume gazteak hirian ligatzen

Egunkaria ordenagailuan irakurtzen ari nintzela Mejor solteras filmaren trailerrarekin egin dut topo eta klikatu egin dut. “Solteras” kategoria nire amonaren garaikoa zela uste nuen, baina ez, megamodernoa da: nobiorik edo senarrik ez duten neska batzuk dira, non eta New Yorken, munduko hiri moderno eta coolenean.  Horra hor girl powerra, ahalmendutako neskak libertitzeko prest. Trailerrak minutu eta erdi irauten du.

Hor agertzen den neska batek –Alicek, karakter handikoak– bere lagun bati zenbait aholku ematen dizkio gaueko girora ganoraz itzultzeko, nobioarekin apurtu ondoren. Pelikula komedia da eta umorea Alice horrekin dago lotuta batik bat, dirudienez.

Aliceren aholku batzuk (ea zerbait ikasten dugun)

“Déjame que te enseñe a ser soltera. Vamos a tomar algo. Nooo. Tú no pagas las copas, los tíos te las pagan. No saques la cartera, saca la hucha”.

Hori modernoa da? Postmodernoa izango da, gehien jota. Rolak argi eta garbi banatzea nire amonaren garaikoa da, baina orain kontua da neskak mutilez baliatu behar direla; horrela neska superliberatuak izango dira. Beno, baliatu baliatu… Gizonek dena ordaintzeko obligazioa badute eta emakumeak beti gonbidatuak diren testuinguruetan, badakigu zein den ordaindutako produktua, ezta? Bada horixe, emakumeak; Aliceren azken esaldiak argi uzten duenez. Testuinguru horiek ez ohi dira bereziki berdinzaleak; ordaindu duten gizon batzuek erositakoa eskuratzeko eskubidea dutela uste dute, eta emakume batzuek ere bai. Cool.

“Tienes que arreglarte el felpudo. ¿No es ese Tom Hanks en Náufrago? Es como si Gandalf me mirara fijamente, ‘no, pene, no puedes pasar´”.

A beno, hori bai modernoa, bulba depilatzeko betebeharra aldarrikatzea, korronte nagusiko pornoak agintzen digun bezala. Ea zuk uste zenuen alua zuk nahi zenuen bezala eraman ahal zenuela. Erne, neska; ez baduzu modara erakusten, koitorik ez, aber. Eta koitoa helmuga da, denok dakigunez. Aluaren edertasunaren polizia da gure Alice.

“Si Don te ha mandado un mensaje, espera cuatro horas para contestarle. Y si usas un emoticono te dejo sin tetas”.

Don izeneko horrekin bart ligatu duen lagunari esaten dio hori Alicek. Neska, ez adierazi benetan pentsatzen edo sentitzen duzuna, gogorrarena egin. Ez al dira gizon tradizionalak gogorrak izan? Bada orain gure txanda da. Izan ere, Alicek egundoko kolpea ematen dio bere lagunari bularrean emotikono bat mezuan erantsi duelako.

“Anoche estuviste genial… No me acuerdo”.

Horixe esaten dio Alicek bere ligeari goizean, sukaldean aurkitzen duenean, berari gosaria prestatzen. Ze ona, orain arte gizon tradizionalek pelikuletan esaten zuten esaldia emakumeek esatea. Hori bai askatasun sexuala, alajaina.

Alicek ipurdiondoko galanta ematen dio kalean pasatzen den gizon bati, aurrera jarraituz bera izan ez balitz bezala.

Bada horixe. Gizon batzuek orain arte egin dituzten erasoak kopiatzea badagokio New Yorken libertitzen den neska bati. Kontua ez da gizonek errepetua eta onespena ikastea. Neskek mutilen gorputzak baimenik gabe ukitzen eta erasotzen ikasi behar dute behingoz!

“Si estás soltera, hay que disfrutarlo”.

Protagonistak esaten dio bere buruari. Oso ondo. Soltera bazaude, “aprobetxatzeko” baimena duzu. Bestela, ez, kontuz gero, e! Ze azken helburua, finean, uneren batean bikote (heterosexual) finkoa eskuratzea da, ezta? Eta orduan akabo dena. Zer esanik ez.

Alice gizena da

Orduan, esango duzu, hau ez da Sexo en Nueva York telesaila, hemen behintzat gorputz ez normatibo bat badago lau adiskideren artean. Bai, baina ez despistatu. Alicek ligatzen du pelikulan bai, baina norekin? Bada mutil potolo batekin, norekin bestela? Nola egongo da gizena ez den mutil bat neska gizen batekin interesatuta?

Eta umorearen rola. Beste bi lagun agertzen dira filmean, baina trailerra ligatzeko ikas/irakaskuntza horretan zentratzen da. Serioagoa den testuinguru batean agian gaizki irudituko zaigu neska batek mutil bati ipurdia horrela eskukatzea, baina egoera umoretsu horretan superdibertigarria da, ezta?

Glamurra, neoliberalismoa, kontsumoa, indibidualismoa, postfeminismoa… Girl power paperaz estalitako kutxaren barruan, neokontserbadurismo galanta. Ahalmentze feministarik ez dut aurkitu. Trailerrean diot, minutu eta erdi horretan.

Jo, ez dakit pelikula osoa zinemara ikustera joango naizen, benetan diotsut…

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

4 respuestas a “Mejor solteras”. Emakume gazteak hirian ligatzen

  1. Pipi dijo:

    Gracias por tu gran labor.

    Te has ido al cine a ver una estupidez insustancial de película para ponerle los puntos sobre las ies.

    Hoy el heteropatriarcado es mucho más débil.

  2. abarquin dijo:

    Kar kar. Zurea bai komentario ona!

  3. Pingback: Film baten kritika | egunsentiederra

  4. Pingback: Emakumezkoa izatea Mexikon | Mexiko Hiritik, datorrena datorrela

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s