Burkini bat erostera noa (Logroñoko piszinak II)

Bai, lehengusinari komentatu berri diot. Medikuak argi utzi zidan eguzkia ez dela ona nire azalerako, eta hobe izpien azpian ez jartzeko. Nik itzala aukeratzen dut beti (guardasola, zuhaitza, txiringitoa), baina bainatzea ere gustuko dudanez eta horretarako itzala abandonatu behar dudanez, nire aukerak aztertzen ari naiz. Bikini edo bainujantzi bat jartzea eta airean gelditzen den azal guzti-guztia kremaz betetzeak ez dauka zentzu handirik niretzat. Hobe likatsua ez den beste zerbaitez azala estaltzea, ezta? Neoprenoa ez da alternatiba bat; raftinga edo surfa egiteko, bale (raftinga edo surfa egiten duenarentzat); Logroñoko igerilekuetan bainatzeko, deserosoa deritzot: pegatuegia, zurrunegia. Likrazko bainujantzi osoa ideia bikaina iruditzen zait.

Beste abantaila bat: depilatu nahi ez dudanez, baina aldi berean begirada kritiko, harritu edota lotsagabeek oraindik molestatzen nautenez, praka luzea daukan bainujantzi batekin oso eroso joango naiz.

Ikusi dut, bestalde, bainujantzi luzeak erostea ez dela gaur egun batere zaila eta kolore eta diseinu ugari daudela; nire gustuko zerbait aukituko dut seguru. Bazen garaia bainu arroparen merkatua apur bat zabaltzeko. Nik neuk burua estaltzeko partea behar ez dudanez, jantziari kenduko diot; beste guztia oso ondo etorriko zait.

 

Lehengusinak

Lehengusinak keinua okertu du. Ea pasa den astean Logroñoko igerilekuan zenbat bainujantzi luze ikusi nituen –bat ere ez, berak ondo dakienez– eta ea zergatik izango den. Depilazioaren aldeko begiradek molestatzen banaute, ea bainujantzi luzeen kontrakoak gusturago hartuko ditudan. Hori, zortea baldin badaukat eta begiradak baino ez badira. Jendea nahastuko dudala, gainera, jantziari ilea estaltzeko partea kentzen badiot, ez baitute jakingo ze musulman mota naizen ni.  Amona eta neba-arreba-koinata-koinatuak ere etorriko direnez, adin guztietako biloben saldo osoaz gain, azalpen asko eman beharko ditudala. Eta, noski, argi edukitzeko bera ez dagoela nirekin batera bainatzeko prest, berak toplessa egiten duela eta lasai egon nahi duela.

Hori guztia entzun ondoren… gero eta gogo handiagoa dut nire burkini berriarekin piszinara joateko!

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Burkini bat erostera noa (Logroñoko piszinak II)

  1. Pingback: Burkinia eranztera behartua eta umiliatua | Jendartean

  2. Elena Laka dijo:

    Bestelako azalpenik ere eman dezakezu: Madonnaren jarraitzaile zarela. http://trome.pe/movil/noticia/2019992
    Bera eguzkipean guztiz estaltzen bada, zergatik besteok ez?😉

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s