Go!azen telesaila. Irrikitan nago bollerak noiz aterako diren…

Izeba eta ilobaren arteko elkarrizketa EITBko Go!azen telesailaren lehenengo atalaren ondoren:

Izeba: Zer moduz lehenengo atala?

Iloba: Superondo! Bi neska bizki daude eta mutil berarekin gustatzen dira…

Izeba: Aizu, eta lesbianarik, gayrik, transik edo postgenerorik agertzen da?

Iloba: Ez, baina beltz bat ateratzen da.

Izeba: Hara. Eta asko ateratzen da?

Iloba: Beno, ez du ezer esaten; taldean dantzatzen du batzuetan.

 

Tira, nire ilobak ondo ezagutzen nau eta aniztasunaren ikurra (apurra) bilatu du niretzat: gazte beltza. Esaldirik gabeko beltza, bestalde. Ez zait asko iruditu…

Hurrengo atala nire ilobarekin ikusi dut. Hasteko, nire miresmen osoa itxura batean horren baliabide gutxirekin egindako telesail batentzat. Eta funtzionatu egiten du. Nire iloba ostiralean korrika etortzen da etxera “ebatzi gabeko maitasun tentsioaren” hurrengo urratsa ikustera eta abestiak entzutera. 21:00etan txintxo-txintxo eseritzen da telebistaren aurrean. Eta ni pozez txoratzen, gure nerabeak euskarazko kultur produktu bat boluntarioki kontsumitu nahi duelako! Ez da makala.

Ez dut hitz egingo egoeren sinesgarritasunaz. Barnetegiaren zuzendaria aipatuko dut soilik;  munduan jada ikusten ez diren apaiz horietakoa. Beno bai, Munilla Gipuzkoako apezpikuak barnetegi bat zuzenduko balu, baliteke antzekoa izatea. Tira, berdin da, sinesgarritasunak bost; produktu bat gustuko dugunean, behin behinean ahazten dugu eta kito.

Gakoa betikoa da: maitasuna (hurbilpenak, zeloak, gaizkiulertuak…) eta gazteen arteko harremana, bere tirabirekin (badaude gazte jatorrak, oso jatorrak, gaiztoa dirudiena baina jatorra dena, gaizto-gaiztoak, gaiztoa eta tontoa, jatorrak eta traketsak…). Gazte guztiak nahiko ondo orraztuta, denda-kate berean erositako arropa jantzita, norberari dagokion sailean, konbentzioetatik kanpoko aukerei kasu gutxi eginda.

Bost atal ikusi ditu nire ilobak jada. Pertsonaien arteko gora-beherak gustura laburbiltzen dizkit. Zain nago jakiteko barnetegiko bi neska edo bi mutil noiz enamoratuko/enroilatuko diren telesailan. Irrikitan. Eta (ziur nago) gertaera hori ez da gatazkatsua izango, natural-naturala izango da. Edo gatazkatsua bai, baina ez genero bereko bi lagunek osatuta egoteagatik. Ez gure garaian, ez horixe.

Badakizue, Euskal Herrian ez dago lesbofoboa edo homofoboa den inor, baina badaezpada ere, genero bereko bikoterik ia ez dugu inoiz erakusten gure produktu kulturaletan (Pirritx eta Porrotx, mila esker gure salbuespena izateagatik). Beno, telesail honetan laster agertuko dira, ezta?

Eta ea mutil beltz horrek hurrengo ataletan hitz egiten ikasten duen. Eta izenik eta esaldirik gabe dauden eta jatorri atzerritarra izan dezaketen beste gazte batzuek ere bai (ikasleen %10 dira gazte horiek euskal gizartean, nola ez da bat edo bat gehiago Go!azen-en agertuko). Halaber, aniztasun funtzionala duen ikasleren bat barnetegian laster matrikulatuko delakoan nago. Gizartean dagoen aniztasuna islatuko du horrek guztiak, besterik ez, gazte horiek ikusgarritasun ezaren linboan ez gelditzeko. Badakigulako ze garrantzitsua den umeek eta gazteek erreferenteak izatea; eta errespetuaren adibideak ere izatea. Badakigulako kultur produktuak zein eraginkorrak izan daitezkeen horretarako. Behin eta berriro esaten dute adituek… Nola izango da gure telebistako Go!azen hau beste aukera galdu bat?

Ni hemen nago, hurrengo atalaren zain. Esperantzaz betea. Irrikitan.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en anitzak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

4 respuestas a Go!azen telesaila. Irrikitan nago bollerak noiz aterako diren…

  1. Pingback: Go!azen telesaila. Irrikitan nago bollerak noiz aterako diren…

  2. Pingback: GURASOAK urtekoko lehena – Arrosa

  3. Pingback: Amelia Barquin: “Kanpainak baino eraginkorragoa da gazteentzako telesailetan aniztasuna agertzea” – Arrosa

  4. Pingback: Elkarrizketa: Amelia Barquinekin hitz egin genuen, Goazen! telesailaz.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s