Nire hirian gizon batzuek listua botatzen dute lurrera. Eta zurean?

 

Egun hauetan manspreading-aren inguruan hitz egiten ari da, mansplaining-az ere bai… Duela aste gutxi manterrupting-a ere irakurri dut. Izen horiek agertu bezain pronto, konturatu gara zein ohikoak diren egoera horiek gure artean ere, ez soilik mundu anglofonoan.

Badago, baina, beste “fenomeno” bat, oraindik izenik gabe: kalean gizonek listua lurrera botatzea.

Bai bai, badakit emakumeek ere egin dezaketela eta batzuek egiten dutela, baina EZ da inondik inora gizonen artean bezain sarria, hori argi dago. Gure gizartean (ez dakit zenbat gizartetan) gizonen ohitura bat da. Denek ez dute egiten, ez horixe, baina adin guztietako gizonek, jatorri desberdinetakoek, maila sozio-ekonomiko desberdinetakoek… egiten dute.

Ni al naiz ohitura hori nazkagarritzat jotzen duen bakarra?

Listua hor gelditzen dira, zoruan, besteon begi-bistan. Kale horretan bertan, ume batzuk jolasten ari dira baloian edo patinetan ibiltzen dira, beste batek motxila arrastaka eramaten du, erosketetako poltsak lurrean bermatzen dituzu apur bat deskantsatzeko, giltzak edo lepoko zapia lurrera erortzen zaizkizu eta azkar jasotzen dituzu…

Gizonen ohitura da. Eta aldi berean badakigu ez dagoela gizonen eta emakumeen gorputzetan desberdintasun fisikorik jokaera desberdin hori azaltzen duenik; beraz, gure gizartean behintzat, heziketa diferentzialaren beste ondorio bat da, generoko ikaskuntzarena. Gizonek “baimena” dute horretarako; onartuta dago sozialki. Emakume “ondo” hezi batek, berriz, ez luke egingo.

Diferentzia, hein batean, garbiketaren eta zaintzaren kudeaketarekin lotuta ikusten dut. Emakume askok zikinkeriaren kontzientzia gehiago dute eta gutxiago zikintzen dute, zikinkeria kudeatzea/garbitzea haiei egokitu zaielako eta badakitelako zer dagoen jokoan. Gaur egun ere garbiketa eta tokien zaintza (espazioak denontzat atseginak izateko) emakumeen ataza da nagusiki.

Eta, esan bezala, gizon guztiek ez dute egiten eta haietako askori niri bezain desegokia eta desatsegina iruditzen zaie. Manspreading-a eta mansplaining-a bezainbeste. Posible de gizona izatea eta kalean turik ez egitea, arranopola.

Arggg, puaj!

Kalean zoazela, trumoia tximistaren ondoren heltzen den bezala (baina alderantziz), eztarriko zarata batek iragartzen du askotan listua botatzeko ekintza badatorrela. Bi fase (eztarritik jaso eta ahotik bota) eta bi soinu (argggg, puaj). Begiratu gabe ere, soberan dakizu zure alboan zer gertatzen ari den. Aitortu behar dut batzuetan begirada haserre bat botatzen diedala egileei, baina esango nuke maiz ez dakitela nire keinu txarra zertara datorren…

Zure aldean pasatzen den gizon horrek lasai asko egiten du. Behin ikusi dut, goiz-goizean, beheko kalean, gizon bat, balkoi ertzean eroso bermatuta, eguneko lehenengo karkaxak kalera botatzen. Lasai asko, nire kexa hitzekin harrituta.

Asmatu beharko bagenu hitz bat euskaraz (ingelesez eta gaztelaniaz baino lehen), nola esango zenuke “gizonek lurrera tu egitea”? Horra hor lehenengo proposamena: “gizon-tua”.

(Nire lehengusinak beste hau proposatzen dit, baina iruditzen zait, Artzetarren poema bisual-grafiko setenteroak gogora ekartzeaz gain, idatziz funtzionatzen duela bakarrik: “kARkaxa”).

Anuncios
Esta entrada fue publicada en anitzak. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Nire hirian gizon batzuek listua botatzen dute lurrera. Eta zurean?

  1. Carlos Gebara Urkiola dijo:

    Guztiz ados zurekin. Nik uste, “ohitura ” horretan eragin handia duela orokorrean, kirolarien, eta bereziki futbolarien jarrera, oso maiz eta kameren aurrean egiten bait dute. Ondo izan

  2. abarquin dijo:

    Hara! Futbolarekin egin dugu topo… 🙂 Ez nekien jokaera hori futbolean ohikoa zenik. Interesgarria da ikusten duzun lotura, eskerrik asko, Carlos. Fijatu zara ea futbol femeninoan ere gertatzen den?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s