Ikastetxeko espazioak eta generoa: patioak, komunak eta aldagelak Igeldo eskolan

Patioak

Azkeneko urteotan hainbat ikastetxetan ari dira espazioak birpentsatzen. Patioak izan dira arreta jaso duten lehenengo fokoak. Izan ere, eskola mistoak 45 urte dituelarik, duela ez horrenbeste konturatu gara eskola ugaritan patioa futbol zelaia zela. Eta patioa handia baldin bazen, bada orduan futbol zelai batzuk (sartzen ziren guztiak). Bertan maskulinitate hegemonikoaren maila batera heltzen ziren mutil batzuek (salbuespen femenino gutxirekin) okupatzen zutela espazio zentrala edota ia espazio osoa, eta besteak (beste mutilak eta ia neska guztiak) ertzetan egoten edo ibiltzen ziren, sarri baloikada bat jasotzeko arriskupean.

Urte hauetan ikasi dugu patioak eraldatzea ez dela horren erraza eta azkarra. Asteko egun batzuetan mutilei baloia kentzeak ez zuen halabeharrez esan nahi beste erabilera emango zitzaionik espazio zentral horri. Harago joan behar da, eta ahalegin jarraitua inbertitu. Duela bi urte jardunaldi batean Luis Ezeiza eskolak (Eskoriatzakoa) patioarekiko bere esperientzia azaldu zuen: ikasturte hasieran umeek beraiek egiten dute patioaren behaketa eta analisia, eta ondoren erabakitzen dute, elkarrekin, aurrerantzean patioa nola kudeatu. Ez da esperientzia interesgarri bakarra, argi dago;  zenbait garatzen ari dira une honetan gure ikastetxeetan.

Komunak

Azken urteotan komunei buruz eta bere erabilerari buruz ere gogoeta egin da. Gaur egun komunak  utzi behar diote “neska eta mutilentzat” izateari; “pertsonentzako” baliabide bihurtu ahal izateko. Haurtzaro Haurreskolan (Gasteizen), erabaki dute ume guztiei proposatuko zaiela komuna eserita erabiltzea (hezitzaileen azalpena artikulu honetan aurkitu daiteke). Ramón Bajo ikastetxean ere (Gasteizen) eraikina zaharberritu zutenean, komunak desbinarizatu ziren eta “pertsonentzako” komunak egin ziren, bakoitza bere atearekin, berdin dio erabiltzailearen generoak. Irizpideak?: bitartasuna gainditzea, pertsonen ziurtasuna bermatzea, intimitatea eskaintzea eta garbitasuna zaintzea (azalpena hemen irakur daiteke). Arlo honetan ere, ikasi dugu kontua ez dela soilik komunen kanpoko atean  dagoen etiketa aldatzea eta hortik generoa kentzea; gogoeta eta ikaskuntza prozesua bideratu behar da. Eta batzuetan obra egitea, posible bada.

Aldagelak

Hurrengo urratsa aldagela birpentsatzea izan daiteke, baina ikastetxe gutxi heldu dira urrats hori ematera oraindik. Aspaldidanik dago detektatuta ume batzuk ez daudela eroso biluzik dutxatzen besteen artean, espazio irekian (azalpen bat hemen). Ez da oraingo kontu bat, baina agian orain heldu da egonezin hori atenditzeko unea. Eta aldi berean, gero eta argiago dugu generorik gabeko guneak behar ditugula. Nola gainditu bitartasuna eta aldi berean umeei intimitatea eskaini?

Duela egun gutxi jakin dut, poz handiz, Igeldo eskolan (Donostian) aldagelak eraldatu dituztela, eta orain generorik gabeko dutxak dituztela! Igeldo eskolak ibilbide ederra du, espazioz espazio aurrera egin baitu: patioak, komunak eta orain aldagelak. Denbora apur bat zeraman ikastetxeak egitasmo horren atzetik, udalak baliabideak jarriko zituen zain. Duela aste gutxi, azkenik, obra txikia egitea lortu dute eta aldagelen espazio irekia kabina indibidualetara ekarri dute.

Zorionak klaustroari eta eskola komunitate osoari. Elo Elizalde irakaslea eta baita Lide Barandiaran irakaslea ere (in memoriam) gogoratu nahi ditut hemen, haien ekimena eta inplikazioarengatik prozesu horretan. Zorionekoa naiz urte hauetan ikastetxean behin baino gehiagotan egoteko eta eskola komunitatearekin gogoeta partekatzeko aukera izan dudalako.

Beste ikastetxeetan ere jarraituko dugu gogoeta egiten eta besteen esperientziatik ikasten.

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Ikastetxeko espazioak eta generoa: patioak, komunak eta aldagelak Igeldo eskolan

  1. Pingback: Ikastetxeko espazioak eta generoa: patioak, komunak eta aldagelak Igeldo eskolan – Guraso.eus

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s