Dibulgazio testu bat «Hezkuntza Interkulturalaren» inguruan

People, Viewer, Exhibition, Photomontage
(Iturria: Pixabay)

Asko hitz egiten da “hezkuntza interkulturalari” buruz, baina ze demontre esan nahi du terminoak?

Hori da testuan erantzuten saiatu naizen lehenengo galdera. 20 orrialdetxo dauzkan gogoeta hau irakasleentzat dago idatzita, nagusiki: hasierako formazioan daudenentzat eta jardunean daudenentzat. Eta hezkuntzan interesatuta dagoen edonorentzat, noski. Asmoa izan da konplexuak diren galderei hurbilpen didaktiko bat eskaintzea. Hona hemen erreferentzia eta estekak:

Hezkuntza interkultural eta inklusiboa. Zenbait gako. Zas! Red Vasca Antirrumores & Bizkaiako Foru Aldundia. 2021. Euskaraz

Educación intercultural e inclusiva. Algunas claves. Zenbait gako. Zas! Red Vasca Antirrumores & Bizkaiako Foru Aldundia. 2021. Gaztelaniaz.

Hasierako galderez gain, honakoak ere labur jorratzen dira testuan:

– Ba al du loturarik hezkuntza antirrazistarekin?

– Eta ikasle ijitoak?

– Baina faktore kulturala al da garrantzitsuena? Eta egoera ekonomiko eta soziala?

– Immigrazioaren seme-alabek eskola emaitza kaskarragoak lortzen al dituzte?

– Eta eskolaren ondoren?

– Baina hainbeste erreparatu behar al diogu ikasleen jatorriari? Koloreak eta jatorriak berdin diola diotenek ez al dute arrazoirik?

– Zer da eskola segregazioa? Zein ondorio dakartza?

– Nongoak dira atzerritar jatorriko ikasleak? Identitatea eraikitzea.

– Immigrazioaren seme-alabek ikasten al dute euskara?

– Eta zer gertatzen da eskolan familien hizkuntzekin?

– Nola tratatu ikasleak eta familiak kulturaren esparruan?

– Familietatik datorren guztia baliagarria al da?

– Nolakoa izan behar du familiekin tratuak?

– Zenbait auzi arazotsu: genero-berdintasuna, LGTBIQ+ errealitatea…

– Beste auzi arazotsu bat: erlijioa

Interesatzen zaizkizu galdera horiek? Agian beste batzuk? Bada ZAS! sareak hainbat testu labur eta interesgarri argitaratu ditu immigrazioarekin eta kulturartekotasunarekin lotuta. Materialen bilduma hori sekulako altxorra da aniztasunean arreta jarrita dugunontzat.

Eskerrik asko, ZAS! sarea!

Esta entrada fue publicada en anitzak. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s