Orduan Zeledoi gizona da derrigorrez?

Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!

Sustatun irakurri berri dudanez, GEU elkartearen eta Blusa eta Nesken Batzordearen elkarlanari esker, hori da gaurtik aurrera Zeledoiaren abesti berria, orain arte festan gaztelaniaz kantatu dugunaren alternatiba:

Celedón ha hecho una casa nueva
Celedón con ventana y balcón

Oso eskertzekoa da ahalegina, poztekoa, bai horixe. Eskerrik asko ekimenarengatik!

BI KOMENTARIO

Euskaraz orain arte “Zeledoi” edo “Zeledoia” esaten genuen: gora Zeledoi(a)!, Zeledoian primeran ibili ginen, Zeledoia badator, urrezko zeledoia… Baina ikusten dugu gaztelaniazko “Celedón” euskaraz “Zeledon” eman dutela. Zeledona badator? Urrezko Zeledona?… Fonetika euskaldunagoa zeukan besteak, zalantzarik gabe; eta ibilbide labur bat ere bai.

Bigarren kontua hitanoa da. Maskulinoa. Nik ulertzen dut “etxe berria egin duk” Zeledoiari esaten zaion zerbait dela, bestela ez diot zentzurik aurkitzen. Gaztelaniaz ez da horrela gertatzen, ez gara berarengana zuzentzen. Zein da moldaketa berriaren abantaila? Niri “Zeledoik etxe berria egin du” ez zait kantatzeko bereziki zaila iruditzen.

Hemen gure artean, ez dakit ez den izango “Zeledon etxe berria egin du” benetan abestuko dena, Gasteizen apur bat arrotza den hitanoaren “k” horretaz paso eginda, eta ergatiboaren presentziarik gabe, zeina, batzuetan, gure beste ezaugarri linguistiko -nahi gabeko- bat den.

Harira. Kontua da nik beti pentsatu dudala egun batean Zeledoia emakume bat izan daitekeela, zergatik ez. Ez “Neska” edo “Neska Handi” edo “Neska Nagusi” edo holako bigarren mailako asmakuntza bat. Ez dugu “Zeledoi Txiki/Neska Txiki” umeei begirako bikote heterosexuala zertan errepikatu, non Zeledoi Txiki festaren benetako protagonistaren isla den, eta Neska Txikik bere generoari egiten dion erreferentzia, berdintasun ez oso ondo ulertuaren izenean. Ez, nik diot Zeledoi emakume bat izan daitekeela, kito (edo bere burua generikoki sailkatu nahi ez duen pertsona bat, queer jarrita). Olentzerorekin amets berbera daukat, bidenabar, bigarren mailako Mari Domingi laguntzailearen beharrik gabe.

Aukera hori ez da pentsaezina, ezta? Baina abestiak argi eta garbi markatzen du genero maskulinokoa dela Zeledoi. Ez zegoen premiarik. Nik bueltatxo pare bat emango nioke oraindik letra horri.

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

5 respuestas a Orduan Zeledoi gizona da derrigorrez?

  1. Tiago dijo:

    Zure azkenengo proposamena gauzatzen den bitartean, abes dezagun jai hauetan “dun”ekin behintzat!🙂

  2. Kaixo!
    1-Eskertzekoa da egin dutena eta baita zure iruzkinak ere.
    2-Zeledon seguru aski errima lortuz jatorrizkoa (non irakurri nezake 1933ko hura?) ahalik eta gutxien aldatzeko egin dute.
    3-“Zeledoiak” edo “zeledonak”… ez dut ulertzen. “Zeledonek” deklinatuko litzateke, izen propio gisa hartuz gero ezta? Nire belarriak onartu dezake
    4-Bilboko Marijaia emakumea da adibidez. Zeledon homosexuala edo trans maskulinoa ezin al da izan oraindik?😛 Baina gizon sortu zuten, eta berari abestea eta hitanoa erabiltzea polita iruditu zait.
    5-Asko pentsatu gabe bota ditut.
    Ondo segi!!

    • abarquin dijo:

      Kaixo, Mikel. Eskerrik asko komentarioarengatik. Ados denarekin. Errimari begira, hobeto Zeledon, noski. Eta bai, Zeledonek Zeledoi ordezkatzen badu, behar bezala deklinatuko dugu, aber🙂 Polita da Mari Jaiaren adibidea. Arazorik ez dut ikusten bere burua emakumetzat ez duen batek panpinaren barruan sartzeko (bere “eskultura” izaerarekin ikusi beharko genuke zer egin), baina ez Zeledon gizona ez den norbaitek rol hori jokatu baino lehen, e? Denbora apur bat beharko da horretarako, uste dut. (Eta aldatu behar diren gauzen artean dago egungo Zeledoiak pairatzen duen tratu eskasa/erasoa plazatik igotzean. Izugarria da eta onartezina. Kurioski telebistako esatari batzuek ez dute hitzik ere esaten horren potoloa den eta horren agerian dagoen kontu horretaz). Ikusiko dugu hitanoa nola barnertzen dugun gasteiztarrok, ea ba🙂
      Ondo izan!

  3. Pingback: Argudio historikoa eta txioak | 31 eskutik

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s