“Ez ezetz da”. Eta aldi berean “Como tú te llamas yo no sé…” jazarpena

 

“Ez ezetz da”

Azkeneko asteotan “Ez ezetz da” leloa errepikatzen ari da era guztietako euskarrietan: kartel feministak, pregoiak, egunkari zutabeak, politikoen adierazpenak… Apur bat pentsatuta, fuertea da gero horrelako esaldiak, Pernandoren egiak, tautologia hutsak, aldarrikatu behar izatea. Baina Euskal Herriko festen garapena ikusita, argi dago premiazkoa izaten jarraitzen duela, ez soilik eraso sexual larriengatik, baizik eta horren ohikoak diren babosokeriengatik.

Zeledoi jaitsi berri da bere sokatik Gasteizen, eta gure 14 urteko iloba harantz joan da eta berandu itzuliko da etxera. Bi aholku azkar atera baino lehen (“badakit badakit, izeba” keinuaz jasoak). “Neska, egin soilik zuk nahi duzuna, ez besteek nahi dutena, batzuk oso astunak dira eta; eta koadrilakoen artean elkar lagundu, norbaitek zuetako bati arazorik sortzen badio”. Ez diot esan (ez diot esan nahi izan): “etorri lagunduta, ibili argiztatuta dauden lekuetatik, ez pasatu jenderik gabeko kaleetatik, ez gelditu bakarrik ezagutu berri duzun mutil batekin…”.  Ez nago prest emakume bati eskatzeko beldurrarengatik gauzak egiteari uzteko.

 “Cómo tú te llamas, yo no sé…”

Supermerkatuko hari musikalean abesti hori entzun dut gaur goizean, eta kalera ateratzean nire burua harrapatu dut hasierako notak ahopekatzen… Abestia ez da berria niretzat, duela aste batzuk ilobak berak erakutsi baitzidan bideoklipa, bere lagunekin guatsapez partekatu ondoren (“ona, e izeba?”). Horrez geroztik leku guztietan entzuten dut eta ez daukat dudarik Gasteizko festa hauetan hamaika aldiz jarriko dutela.

Nicky Jam. “Hasta al Amanecer”. 656 milloi bisita YouTuben. Harrapazank.

Letraren lerro esanguratsu batzuk baino ez ditut jarriko. Adi egon: neska “bakarrik” dago mutil batekin ez badoa; neska mugitzen denean “moviendo todo eso pa’ mí” dabil; neskak esaten dio “deja eso”, baina gizonak alamena ematen jarraitzen du… Zelako pagotxa, tipoa.

[…] Óyeme mamacita, tu cuerpo y carita
Piel morena, lo que uno necesita
Mirando una chica tan bonita
Y pregunto por qué anda tan sólita

Ven dale ahí ahí, moviendo todo eso pa’ mí
No importa idioma ni el país
Ya vámonos de aquí, que tengo algo bueno para ti
Una noche de aventura hay que vivir […]

Yo pendiente a ti, como bailas así
Con ese movimiento me hipnotizas
Me voy acercando hacia ti
Y te digo suave al oído

Escúchame mami
Yo te estoy queriendo
Siento algo por dentro
Y tú me dices: “Estás muy loco, deja eso”

Mami yo te estoy queriendo
Siento algo por dentro
Me muero por llevarte

Cómo tú te llamas, yo no sé
De dónde llegaste, ni pregunté
Lo único que sé, es que quiero con usted
Quedarme contigo hasta el amanecer

Bideoklipa da, baina, gogorrena. Erne: emakume gaztea garbitegi batera sartzen da bere arropa garbitzera. Gaua da eta ez dago beste bezerorik. Orduan bertan lan egiten duen gizona (kantaria bera) agertzen da eta hasten da jazarpena, klip osoan zehar garatzen duena. Gizona neskaren espazio fisikoan sartzen da, gehiegi hurbiltzen zaio, ukitzen du, bere gorputza balorazen du, roiloa eskatzen dio behin eta berriro… nahiz eta neskak ez duen nahi.

Bideoak transmititzen du gizona ez dela tentel integrala (asko falta ez zaion arren); beranduago etortzen den emakume zahar bati arropa makinan sartzen laguntzen dio (agian bere lana delako?).

“Musika itsaskorra da” (kontzesioak egin behar direla ikasi dut😉 ), “baina zelako babosoa tipoa, ezta?” esan nion ilobari. “Jo, ba bai…”; ados agertu zen iloba. Tira, karga nagusia hein batean desaktibatuta.

Mezuen lehia maila sinbolikoan ebazten da

Diskurtsoaren bidezko mezua (“ez da ezetz”) eta bideoklip liluragarriaren bidezko mezua (“pregunto por qué anda tan solita…”) ez daude maila berean; lehiakideotako batek aukera gehiago dauzka gazteen zainetara zuzenean heltzeko, burmuinetik pasatu gabe. Ez dut esaten lehenengo mezu mota igorri behar ez denik, ez horixe; esaten dut bigarren motako mezuak aldi berean heltzen ari direla, beste autobide batetik, eta sedukzioaren eraginkortasuna dutela. Oraingo hau adibide bat baino ez da; genero berdintasunaren eta askatasunaren alorrean behin eta berriro gertatzen zaigun zerbait da.

Izan ere, ilobak bideo hau jaso du bueltan guatsapez.

Adexe & Nau. “Hasta el amanecer”. 63 milioi bisita YouTuben.

Hara zein azkar ikasten duten gazteek eta zein ondo imitatzen dituzten nagusien gauzak. Oraingo honetan, gainera, bi dira neskari txaplata ematen dioten mutilak, bi. Ze moñoñoak. Ez ninduke harrituko gure inguruko ikastetxeren batean bosgarren edo seigarren mailako gelaren batek abesti/bideoklip guai hau aukeratu izanak, eta irakasleen eta beste ikasleen aurrean antzeztu eta dantzatu izanak ikasturtearen bukaerako jaialdian.

Tira, “Hasta el amanecer” produktuaren ligan jokatu dezake hobeto Esne Beltzaren “Ez da ezetz” abestiak, nahiz eta aurrekoarekin alderatuta diskurtsiboagoa den eta dotrina zuzenago igortzen duen. Aitortu behar dut produktu kulturalen mezu positiboei dagokienez, “zeharkakotasuna/literaturtasuna/hartzaileak berak ere apur bat eraikitzea” hobesten dudala. Besteak beste, horrek hobeto funtzionatzen duelako. Edozein modutan ere, ez da ohikoa abesti batean hau entzutea:

Esne Beltza. “Ez da ezetz”. 11 mila bisita YouTuben.

Azken bideoklip honetan agertzen diren nesken erantzuna, bestalde, asertiboagoa da; “ez, eskerrik asko” irribarretsu bat baino harago doana, nahiz eta horrek nahikoa izan beharko lukeen. Emakumeok ez dugu zertan horren ondo heziak izan uneoro, redio.

Lehengusinak

Harroputz bat naizela dio… Ea benetan lasai gelditu naizen iloba joaten uzten, etxera lagunekin batera itzultzeko agindu gabe… Jopeeee.

 

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a “Ez ezetz da”. Eta aldi berean “Como tú te llamas yo no sé…” jazarpena

  1. Aste honetako Los 40 Principales-eko #1-a Morat delako tipo edo talde baten Cómo te Atreves da, Gaztea irratiformulan ere lasai asko eman eta ematen dutena. Hauxe da letra

    Hoy me pregunto que será de ti
    Te tuve cerca y ahora estás tan lejos
    Pero prohibirme recordar lo nuestro es imposible
    Es imposible

    No me perdono sé que te perdí
    Pero expiraron los remordimientos
    Fui dictador y el no dejarte ir
    Debió haber sido mi primer decreto

    Cuatro años sin mirarte
    Tres postales y un bolero
    Dos meses y me olvidaste
    Y ni siquiera me pensaste un 29 de febrero

    Andan diciendo por la calle
    Que solo le eres fiel al viento
    El mismo que nunca hizo falta
    Para levantar tu falda cada día de por medio

    Cómo te atreves a volver
    A darle vida a lo que estaba muerto
    La soledad me había tratado bien
    Y no eres quien para exigir derechos

    Cómo te atreves a volver
    Y a tus cenizas convertir en fuego
    Hoy mis mentiras veo caer
    Que no es verdad que te olvidé
    Cómo te atreves a volver

    Por qué volviste si te vas a ir
    Tantas mentiras que al final no veo
    Nunca fui bueno para distinguir
    Al fin y al cabo siempre me las creo

    Cuatro vidas me juraste
    Tres te odio y un te quiero
    Dos consejos para darte
    Prefiero ser un cobarde
    Que olvidarte de primero

    Andan diciendo por la calle
    Que solo le eres fiel al viento
    El mismo que nunca hizo falta
    Para levantar tu falda cada día de por medio

    Cómo te atreves a volver
    A darle vida a lo que estaba muerto
    La soledad me había tratado bien
    Y no eres quien para exigir derechos

    Cómo te atreves a volver
    Y a tus cenizas convertir en fuego
    Hoy mis mentiras veo caer
    Que no es verdad que te olvidé
    Cómo te atreves a volver

    Cómo te atreves a volver
    Me hiciste daño pero sigo vivo
    Contigo yo me acostumbré a perder
    Mi corazón funciona sin latidos

    Cómo te atreves a volver
    Y a tus cenizas convertir en fuego
    Hoy mis mentiras veo caer
    Que no es verdad que te olvidé
    Cómo te atreves a volver

    No, no, no

    Lengua Castellanako etsamina batean GUTXI handi bat merezi izateaz aparte (disparate koordinatu gabeen eta kontraesankorren kakamokordo bat da), abusatzaile kutsua hartzea ez da zaila… Nik flipatzen dut kolorinetan. Mokordo honen musika hau da, https://www.youtube.com/watch?v=_gm5piKnrS4

    Bestetik, irribarre baterako kontrapuntua posible bada (a zer nolakoak bota dizkizuten Zuzeun!), ilobari ematen dizkiozun aholku hauen harira, pentsa, ilobak ikusten dituen film eta telesail guztiekin kontrastean, gutxienez gure institutuetan ez dagoela ez takillen pasillorik ezta (ESKERRAK!) ikasturte amaierako dantzaldirik!

    • abarquin dijo:

      Ados, Luistxo, sintaxia ez da letraren indargunea, kar kar. Edukiari dagokionez, niri esaldi hau iruditzen zait bereziki esanguratsua: “Fui dictador y el no dejarte ir debió haber sido mi primer decreto”.

      Oraindik zerbait, zuk aipatzen duzun abestiaren inguruan, zeren bideoak ere komentarioa merezi du. Volkswagen enpresaren iragarki bat emateaz gain (egingo nuke dirua jarri duela produktu horretan), zer daukagu hor? Mutil gazte talde bat, hipster-hippy-vintage ikutua daukana (haietako bat Julio Cortazarren liburu bat irakurtzen ari da, gitarra ematen dioten arte!). Baina emakumeen tratamendua ez da bideo hip-hopero askorena baino askoz hobea. Lehenengo irudiak argi uzten du norberaren rola zein den: hor dago mutil gaztea, itxura nahiko arruntekoa, furgoneta surferoaren aurrean kantatzen, eta furgonetaren gainean etzanda neska puska bat, bikinian, takoiak eta guzti, eguzkia hartzen, oso dekoratibo. Aurpegia ez zaio ikusten, zertarako. Gero beste neska gehiago agertzen dira, asko, giro guai horretan, eta grupie itxura ematen dute askok. Den-denak gazteak, lirainak, ile luzeak; eta gehienek praka motzak eramaten dituzte (kantariek, berriz, praka luzeagoak, hotz gehiago sentituko dute?).

      Kontua da estalki vintage horrek despistatu ahal gaituela, eta betiko mezua konturatu gabe helarazi: hemen ere neskak dekorazioarean parte dira Wiggle Wiggle edo Danza Kuduro abestien bideoklipetan bezala.

      Zure institutuan ez dago ikasturte amaierako dantzaldirik eta gure ilobarenenean ere ez, bejondeigula. Duela gutxi institutu batean kontatu zidaten ze arazo dauzkaten gai horrekin. Beste post batean kontatuko dut, patxada gehiagoz.

      Zuzeun argitaratu didaten testu horren inguruan batzuek esan dutenak ez nau harritu. Beste artikulu askori berdin gertatu zaie. Aldizkari horretan agertzen diren gogoeta feminista askoren aurrean badago taldetxo bat (edo pertsona bat?) egurra emateko prest. Militanteak dira eta nahita eta modu antolatuan okupatzen dute aldizkariaren espazioa. Ez du merezi erantzutea ez direlako eztabaidatzera etortzen: feminismoaren kontra adierazteak identitatea ematen die, abertzale moduan agertzeak bezala. Ikusi dudanaren arabera, arrazakeria haien beste ikur bat da. Badakigunez, gerta daiteke subalternitate batzuetatik ikasitakoa (abertzaletasuna, euskaltzaletasuna) beste batzuetara ez transferitzea (feminismoa, arrazakeriaren kontrako jarrera).

      • Erreferentziarako jarri nuen Morat-en youtube lotura, baina ikusi gabe dut bideoa, irratiformulan entzutearekin nahikoa sufrituta. “Graduazio dantzaldiak” hemen ere ezarri daitezkeelako kontuarekin kezkatuta utzi nauzu. Benetan ere, ideia okerragorik ezin genuen kopiatu telefilmetatik.
        Bestalde, Twitterren zuzendu didate “takillen pasilloarena”: ba omen daude halakoak Seaskaren lizeoetan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s