Mainstream moduko bideoklipetan agertzen direnez gain, beste gorputz batzuk bazeudela bagenekien (gureak, besteak beste). Ez duzu zertan gorputz gaztea, argala, bulartsua… eduki emakume moduan existitu ahal izateko, produktu kulturalek, orokorrean, kontrakoa adierazten duten arren.
Gaur Break The Chain bideokliparekin egin dut topo (hemen).
Musika nahiko konbentzionala da, ziur aski. Eta letra militantea dauka emakumeen alde (nahiko modu konbentzionalean ere bai, nahiz eta zentzu horretan egiten diren ahalegin guztiak eskertzen diren).
Niretzat interesgarriena parte-hartzaileak dira: dantzariek ez dute Britney / Rihanna / Beyoncé / Shakira / Paulina / Natascha / Lana… eta enparauen itxura (ez adina, neurriak, arropak, mugimendu motak…), eta bideoklip batean agertzen dira!
“Gorputz militante” jartzen bagara, gehiago disfrutatzen dut Las Krudas-ekin (hemen). Historiarako haien esaldi bat: “A quienes consumen cuerpos colonizados los tengo estresados”.
Baina nire kutunena, zalantzarik gabe, Bombay Bicycle Club taldearen Lights Out, Words Gone da. Hain zuzen ez delako militantea eta, bidenabar, pertsona nagusiak agertzen dira: dantzatzen, modu lasaian eta goxoan, ezohiko ezer egin gabe, soilik gozatzen. Bideoklipa hipnotikoa zait.
(Eiiii, horrelako bideoklip gehiago nahi ditugu!!!)
Bideoklip gehiago? Horra atzokoan telebistan ikusitakoa, (gure punk garaiak gogoratzen 🙂
Amen gorputz ederrak!!!!: http://www.huffingtonpost.es/2013/06/25/madres-sin-photoshop_n_3494551.html