Hondartzako eskubaloian ere “sexy” agertzeko inposizioa (argsss)

BAINA ZE DEMONTRE GERTATZEN ZAIO ESPAINIAKO FEDERAZIOARI? Bai, oihu bat da. Cadena Ser Euskadin zera irakurri berri dut eta amorratuta nago:

“La Federación española de balonmano playa exigirá a partir del año que viene que las jugadoras femeninas vistan con top y braguita tal y como recoge el reglamento europeo y no permitirá jugar a aquellos equipos que, como han venido haciendo hasta ahora, prefieran una camiseta sin mangas y unos culotes. El pasado fin de semana 21 de los 22 equipos femeninos de todo el estado que disputaron un torneo en Suances fueron amonestados provocando el malestar de muchas jugadoras que lo consideran una medida sexista. Por eso la Federación vasca de balonmano playa va a plantearse si siguen participando en los torneos organizados por la federación española”.

Vestimentas de balonmano playa Ezkerrean arau berriaren araberako janzkera egokia. Eskuman amonestazioa jaso duen talde bat. Iturria: http://www.cadenaser.com/euskadi/articulo/chicas-quieren-jugar-bikini/csrcsrpor/20140708csrcsreus_3/Tes.

Desberdinak dira jantziak, argi dago, ezta? Gure gizartean eskumako arropa kirol arroparekin identifikatzen dugu, ezkerrekoa, berriz, “sexy” egotearekin. Dena da kulturala, bai; munduaren bete punta batean naturatik gertu bizi diren gizaki batzuk erdi biluzik joaten dira eta ez da ezer gertatzen, badakigu. Baina ezkerreko janzkera arautu duen federazioa ez da kritika kulturala egiten ari, ezta naturismoa aldarrikatzen; neska sexyak ikusi eta erakutsi nahi ditu (gure gizartean korronte nagusiak hori ulertzen duen bezala), besterik ez, agian publizitate kontratu hobeak lortuko dituztelakoan. Eta federazioak uste du eskubide osoa duela bere nahia inposatzeko.

Redio patriarkatua! Miresgarria da nola mutatzen duen bere helburuak lortzen jarraitzeko. Duela berrogei urte hemengo emakumeek ezin zuten belaun bat erakutsi kritika zorrotzik jaso gabe. Gaur egun, berriz, uneoro eta lekuoro arropa gutxi eramateko eta sexy egoteko inposizioa kirola ere inbaditzen ari da. Ze ezberdina baina ze berdina: agintzen duten gizon heterosexualen arauak eta nahiak bete behar ditugu emakumeok, beti haien gustura.

Gari Garaialdek blog honetan egiten zuen komentario batean erreportaje baten berri ematen zuen: futbol amerikarraren liga baten inguruan, femeninoa, non emakumeek “lingeriaz” jokatzen duten. Erreportaje horren egileak, Alyssa Schukarek, zera galdetzen du bukaeran: “Hau al da bide bakarra kirol femeninoak merezi duen arreta erakartzeko?”

Nire post baten harira zetorren informazioa, Euskal Herrian emazkumezko pilotariek minigona eramateko pairatzen duten presioaren inguruan hain zuzen (etxe guztietan laratza beltza?).

Iturria: Alyssa Schukar. http://www.quesabesde.com/noticias/alyssa-schukar-con-texto-fotografico_11708?utm_source=boletin&utm_medium=mail&utm_campaign=boletin_foto

Zera zioen Gari Garaialdek: “batzuetan muturrak ezagutzea ondo dago, bide bukaeran zer egon daitekeen jakiteko”. Bada, barkatu, baina nik ez dut horrenbeste alderik ikusten Garaialdek emandako “muturreko” adibidea eta Espainiako Federazioak araututako “uniformearen” artean; janzkera oso antzekoa iruditzen zait. Beheko argazkiko kirolariak konforme omen daude haien menpeko estusarekin, gizon heterosexualei atsegina emateko beren rolarekin. Berriz, eskubaloiko txapelketan parte hartu duten 22 taldeetatik 21ek esan diote ezetz arau sexistari eta lehengo ekipazioarekin jarraitu dute jolasten. Aurrera, neskak! Gora erresistentzia!

Esta entrada fue publicada en generoa y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s